Diplomatika

diploma motako dokumentuak aztertzen duen diziplina

Diplomatika (Antzinako grezieraz δίπλωμαtik hitzatik eratorria, hots, bitan tolesturiko papera) ikerketa historikoaren diziplina laguntzailea da. Edozein garaitan sortutako dokumentu ofizialen edo diplomen izaera, egitura, sailkapena, balioa eta horien benetakotasuna edo faltsutasuna zehazteko helburua ere badu.[1] Historiaz gain, bere ekarpenak lagungarriak dire ere beste hainbat diziplinatan, hala nola, Zuzenbidea, Artxibistika edo Filologia.[2]. Era berean, hainbat espezialitate garatzen ditu, dokumentu-moten, jatorrizko erakundearen edo garaiaren arabera.

'De re diplomatica', diziplinaren sorrerakoa

Horretarako kontuan hartzen ditu, besteak beste, agiri horien idazkera, hots, paleografia, gaia, egitura, euskarri fisikoa, filigranak, tintak, zigiluak, sinadurak, hizkuntza eta klausulak. [3].

Dagoeneko XV. mendetik jorratzen zen, Erdi Aroko monasterioetako eta Elizako dokumentuen azterketa kritikoaren bidez, askotan zalantzazko benetakotasun gutun eta diplomaz beteak baitziren horien agiritegiak. Hastapenetan erabakigarria izan zen Humanismoaren ekarpena eta iturrien azterketei emandako garrantzia. Beren eragina Erreformako eta Kontrarreformako historialariek jaso zuten, beren tesiak eta instituzioak defendatzeko. XVII. mendean dagoeneko sortua zen, Elizaren historiaren esparruan.


Ildo horretatik, Daniel van Papenbroeck kritikari jesuitari erantzunez, Jean Mabillonek, Saint-Maur Kongregazioko beneditarrak, historialari frantsesa, 'De re diplomatica' (1681) liburua idatzi zuen eta lan horri esker Diplomatikaren sortzaile gisa hartua izan zen. Bertan, XIII eta XVI mendeen arteko eskuizkribuen adibideak kopiatu eta aztertzen zituen.[4].

Denbora luzez, diplomatika diziplina elizgizonen lana izan zen neurri handi batean; Mendebaldeko Europan, Eliza Katoliko Erromatarraren dokumentuak izan ziren bere lehen aztergaia. XVII. eta XVIII. mendeetan erabilera zabala izan zuen jaurgoen-auzietan, Erdi Aroko dokumentuetan oinarrituta baitzeuden jabegoak eta ezbaian jartzen ziren jurisdikzioak iraultzeko helburuarekin. XIX. mendean bere bilakaera jarraitu zuen, argazkigintzak lagunduta, metodo historiko-kritikoaren, idazkeraren sailkapenaren eta sistematizazioaren azterlanaren eta sendotzearen testuinguruan.[5]. XX. mendearen bigarren erdian, diplomatikaren lan eremuak aurrera egin zuen, historia kulturalean eta idazketaren erabileren historian oinarrituz eta garaiko agiritegien dokumentuetara eraman ikerketa[6]. Egun, jarduera euskarri elektronikoan produkzioaren egiazkotasuna aztertezean datza, sortzaileetatik hasita, diziplinaarteko ikerketaren bidez.

Erreferentziak aldatu

  1. Bi adiera ditu terminoak, zientzia edo metodo gisa, Agiritegien Nazioarteko Batzordeak (ICA)eginiko definizioaren arabera (Frantsesez) Diplomatique terminoa
  2. (Gaztelaniaz)SÁNCHEZ PRIETO, Ana Belén (2020).- Aportación de la Paleografía y la Diplomática a las Ciencias de la Documentación, la Filología y la Archivística.- Non argitaratua: Cuadernos de Documentación Multimedia, 10, 709-718.[1], [Kontsulta data: 2022-01-06]
  3. (Gaztelaniaz) Muñoz y Rivero, Jesús.- Nociones de diplomática española :reseña sumaria de los caracteres que distinguen los documentos anteriores al siglo XVIII auténticos de lo que son falsos o sospechosos.- [S.l.] : [s.n.] (Madrid : Imp. y Lit. de La Guirnalda), 1881.[2]
  4. Aipatutako argitalpena Gallican dago eskura (Latinez)De Re diplomatica libri VI, in quibus quidquid ad veterum instrumentorum antiquitatem, materiam, scripturam et stilum ; quidquid ad sigilla, monogrammata, subscriptiones ac notas chronoligicas ; quidquid inde ad antiquariam, historicam forensemque disciplinam pertinet, explicatur et illustratur. Accedunt commentarius de antiquis regum Francorum palatiis ; veterum scripturarum varia specimina, tabulis LX comprehensa ; nova ducentorum, et amplius, monumentorum collectio, opera et studio domni Johannis Mabillon,...
  5. (Gaztelaniaz) GARCÍA TATO, Isidro.- Paleografía y Diplómatica: génesis, evolución y tendencias actuales: Paleography and Diplomatics: genesis, evolution and current trends Non argitaratua: Cuadernos de estudios gallegos , T. 56, zkº. 122, 2009, orr. 411-441 ISSN 0210-847X
  6. (Ingelesez) DURANTI, Luciana. (1989).- “Diplomatics: New Uses for an Old Science, Part I”. Archivaria 28 (Urtarrila), or.7-27. [3] [Kontsulta data:2022-01-06]

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu