Diktadura frankistaren biktimen oroimenez eta aitormenez (eskultura)
Diktadura frankistaren biktimen oroimenez eta aitormenez harrizko eskultura Donostian dago, Ramon Carrera eskultorearen lana da. Bigarren Errepublikaren plazan dago Loiolako Erriberak auzoan, Urumea ibaiaren seigarren zubiaren ondoan, Donostiako Realaren Zubia. Bertan Gerra Zibilean fusilatuak izan ziren pertsonen arrastoak aurkitu ziren, beraz, izendapen hori gerraren eta frankismoaren biktimei egin zaien omenaldia da.[1]
Diktadura frankistaren biktimen oroimenez eta aitormenez (eskultura) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea | Ramon Carrera |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | harria |
Genero artistikoa | arte publikoa |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°18′27″N 1°58′24″W / 43.307461°N 1.973403°W |
![]() | |
Egilearen arabera piezari "suntsiketaren, haserrearen eta etsipenaren aurkako protesta" dario. Horrez gain, obraren sorkuntza-iturriak naziek egin zituzten deportazioen gaineko argitalpenak direla dio. Gainera, egileak hutsuneen kasuan, inspirazio-iturriak euskal hilarriak izan direla dio eta horiek suntsiketaren aurka protesta egiten dutenen garrasiak islatzen dituztela.[1]
-
Eskultura Urumearen 6. zubian dago
-
Eskulturaren oina
Erreferentziak Aldatu
- ↑ a b Donostia.eus - Eskulturak eta monolitoak. (Noiz kontsultatua: 2017-08-04).