Digna Collazo

Kubako emagina, sufragista, aktibista

María Digna Collazo y del Castillo emagina, saiakegilea, editorea, sufragista eta aktibista feminista kubatarra izan zen. Kubako kanpaina sufragistaren egileetakoa 1910eko hamarkadatik aurrera, Amalia Mallénekin batera; esparru horretan, bere herrialdean emakumearen botoa bilatzen zuten lehen erakundeen sorreran parte hartu zuen, hala nola Sufragistas Cubanas (1912) eta Partido Nacional Sufragista (1913) —haren lehendakariordea izan zen—. Gainera, Carmen Velacoracho de Lararekin batera, Alderdi Feminista sortu zuen 1918an.

Digna Collazo
Bizitza
JaiotzaKuba, XIX. mendea
HeriotzaXX. mendea ( urte)
Jarduerak
Jarduerakemagina eta sufragettea

Digna Collazo izan zen, halaber, Kubako Emaginen Elkarte sortu berriaren lehen lehendakaria 1889an. Erakunde horri esker, mota horretako profesionalen elkargoko kide izatea nahitaezkoa zela deklaratu zen.[1]

Bestalde, El Amigo (1900) aldizkariko erredaktore burua eta El Sufragista (1913) egunkariko zuzendaria izan zen.

Erreferentziak aldatu

  1. «Digna Collazo > Información, Biografia, Archivo, Historia.» WIKIDAT (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).