Diferentzial (mekanika)

Diferentziala elementu mekaniko bat da, zeinek auto baten gurpilen erreboluzio kopurua alde bakoitzean desberdina izatea uzten duena.

Diferentzial zaharra, moztua bere atalak ikusteko.

Auto batek bihurgune bat hartzen duenean, adibidez eskumatara, eskumako gurpila eskerrekoa baino bide laburragoa egiten du, ezkerrekoa bihurgunearen kanpoko partean dagoelako.

Lehenaldian, autoen gurpilak finko muntaturik zeuden ardatza baten gainean. Honek gurpiletako batek ondo ez biratzea sortzen zuen, autoa desestabilizatuz. Diferentzialaren bitartez gurpil bakoitza ondo biratzea lortzen da baina horregatik ez da galtzen ardatzarekiko finkatzea.

Diferentziala engranajez osatua dago "U" forman ordenatuak daudenak ardatzaren gainean. Autoa lerro zuzenean doanean eta gurpilak bide berbera egiten dutenean, engranajea forma neutroan geratzen da. Baina bihurgune batean engranajeak mugitzen dira gurpilen abiadura desberdinak kontrolatuz.

Biraketaren diferentzia bi ardatzen artean gertatzen da. Biraketa gurpilak biratzen ez duten gurpilak baino erradio zirkunferentzial handiagoa egiten dute, horregatik diferentziala erabiltzen da.

Mendirako ibilgailu batek hiru diferentzial izan ditzake.

Bi ardatzak birakariak izatekotan, biratzeko angelu handiena duena erradio handiagoa marraztuko du.

Funtzionamendua aldatu

   
1 2
  1. Irteerako ardatzak (ezkerrean gorriz, eskuinean horiz) abiadura berean biratzen dira. Biraketa esfortzua berdin banatzen da eta tarteko pinoi berdea ez da biratzen.
  2. Ardatz gorria mantso doa eta tarteko pinoiak biraketa gehigarria bidaltzen dio ardatz horiari, azkarrago biraraziz.

Kanpo estekak aldatu