Dirk Bouts

margolari nederlandarra
Dieric Bouts» orritik birbideratua)

Dirk Bouts, baita, Dieric, Dierick eta Dirck idatzita (Haarlem, 1410/1420 - Lovaina1475eko maiatzaren 6a). Lovainako margolari holandarra izan zen.  

Dirk Bouts

Bizitza
JaiotzaHaarlem, 1415 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaBorgoinako dukerria
Talde etnikoaHerbeheretarra
HeriotzaLovaina1475eko maiatzaren 6a (59/60 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Lovaina
Brusela eta Haarlem
Lan nabarmenak
MugimenduaPrimitibo flandestarra
Izengoitia(k)Bouts, Dierick, Dirk, Thierri
Genero artistikoamargolaritza erlijiosoa
erretratua

Musicbrainz: 11f6d0cf-9e44-45c1-8cdc-0e448348674e Discogs: 2295483 Edit the value on Wikidata

Karel van Mander-en arabera (Het Schilderboeck, 1604) Bouts Haarlem-en jaio baina Leuven-en bizi eta hiri honetako margolaria izan zen 1472 urteaz geroztik.  Oso datu gutxi daude bere bizitzaren inguruan baina  Jan van Eyck-ek eta Rogier van der Weyden-ek eragin handia izan zuten bere lanean eta ziurrenik azken honen ikaslea izan zen.

Bouts iparraldeko margolarien artean, ihes-puntu bakarra erabiltzen hasi zen lehenetarikoa izan zen. Bere lanak irudiaren antzinako zurruntasunaren kutsua dute baina bere margoak ondo diseinatuta daude, oso adierazkorrak dira eta kolore aberatsekin hornituak.

Boutsen lehen lan ezaguna Ama  Birjinaren bizitzaren triptikoa  da, egun Prado Museoan, eta 1445 urtekoa da. Granadako  (Errege Kaperan) Deposizio Erretaula dago, ziurrenik garai berekoa da, hots, 1450-60 urte ingurukoa. Louvren dagoen Pietatea ordea,bere hastapenetako lana da.

Dieric eta Aelbrecht semeak aldatu

Bouts birritan ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituen. Alabak komentuan sartu ziren eta semeak margolari izan ziren. Dirudienez Dieric seme nagusia aitaren estilo bera jarraitu zuen baina gazte hil zen, 1491 urtean. Seme gaztea ordea, Albercht, estilo pertsonalagoa garatu zuen.

Ikus, gainera aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dirk Bouts