Ireki menu nagusia

Didier Borotra (Nantes, Frantzia, 1937ko abuztuaren 30a - ) euskal herritar politikaria da. Franck Borotra politikaria anaia du, Claire Borotra antzezlea arreba eta Jean Borotra politikari eta tenislaria osaba. Union Démocratique Française (UDF) alderdikoa da.

Didier Borotra
auzapeza


eskualde-kontseilari


Frantziako senatari

Bizitza
Jaiotza Nantes1937ko abuztuaren  30a (81 urte)
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Paris
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Frantziako Demokraziaren aldeko Batasuna

Hainbat agintaldi egin ditu Biarritzeko alkate bezala, eta 1991z geroztik Frantziako Senatuan senatari ere bada. Behin baino gehiagotan azaldu du bera ez dagoela erabat euskal departamenduaren alde, baina aldi berean Pariseko gobernuak hala erabakiko balu onartzeko prest legokeela ere adierazi du. Sektore kontserbadoreen kritikak ere jasan izan ditu inoiz, esate baterako Jakes Abeberri politikari abertzalea Biarritzeko alkateorde izendatu zuenean.

AgintaldiakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu