Ireki menu nagusia

Richard Anthony Monsour (Boston, 1937ko maiatzaren 4a - Loma Linda, Kalifornia, 2019ko martxoaren 16a), Dick Dale izen artistikoz ezaguna, estatubatuar rock gitarra-jotzailea izan zen.

Dick Dale
Dick Dale.jpg
Bizitza
Izen osoa Richard Anthony Monsour
Jaiotza Boston1937ko maiatzaren  4a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Loma Linda2019ko martxoaren  16a (81 urte)
Heriotza modua : bihotz-gutxiegitasuna
Jarduerak
Jarduerak gitarra-jotzailea, musikagilea eta disko-ekoizlea
Genero artistikoa Surf musica
rock and rolla
instrumental rocka Itzuli
Musika instrumentua gitarra
tronpeta
Diskoetxea Capitol Records
HighTone Records Itzuli
IMDb nm0197673
www.dickdale.com/

BiografiaAldatu

"Surf gitarraren erregea" (The King of the Surf Guitar) deitzen zioten, eta rockaren aldaera horretan aitzintzari jotzen dute askok. Rolling Stone aldizkariak historiako 100 gitarra jotzaile onenen zerrendan sartu zuen.[1]

1950eko eta 1960ko harmarkadetan eragin handia izan zuen Daleren musikak. Besteak beste, Jimi Hendrix, Beach Boys eta Eddie Van Halenengan eragina izan zuela esaten da. Etorkin poloniar eta libanoarren ondorengoa zen Dale, eta Bostonen bizitzen hasi ondoren, Kaliforniara joan zen familiarekin, oraindik nerabe zela. Han zaletu zen surfaren munduarekin eta musikarekin.[1]

1963an egin zen ezagun, The Ed Sullivan Show-en Misirlou kantarekin agertu zenean. Del-Tones bandarekin aritu zen, Lets go Trippin eta Surfer's Choice kantuak egin zituzten, beste askoren artean. 1990eko hamarkadan, Quentin Tarantinoren Pulp Fiction (1994) filmean erabili zuten kantua.[1]

DiskografiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c   «Dick Dale gitarra jotzaile estatubatuarra hil da» Berria 2019-03-17CC BY-SA 4.0 lizentziapean .