Diaklasa arroka batean hausturaz sortutako arrakala edo pitzadura da. Arrokaren blokeen desplazamendurik ez dago, hortan bereizten da failetatik.

Itxura eta egitura oso anitzak izan ditzakete, jatorrizko arrokaren, kokapen geografikoaren eta diaklasa sortu duen eragiearen arabera. Tolesturaz, distentsioz, tenperaturaren aldaketez eta lehortzeaz gerta daiteke eta multzokatuta agertzen dira normalean, ez arrakala bakarra.

Sorrera aldatu

Arroka batek jasaten duen tentsio estresaren ondorioz gerta badaiteke ere, gehienetan bolumenaren uzkurketaren edo hedapenaren ondorioz gertatzen da. Hona hemen kasurik aipagarrienak:

  • Deshidratazioa: Ur azpian egon diren geruzak azaleratzen direnean gertatzen da. Geruzak zuen ur kopurua lurrundu egiten da eta lehortzearen ondorioz arrakalak azaltzen dira.
  • Labaren hozketa: Kolada basaltikoak solidotzen direnean materiala uzkurtu egiten da eta zutabe prismatikoak azaltzen dira. Adibide ezagunena Ipar Irlandako kostaldean dagoen Erraldoien Galtzada da.
  • Berkristalizazioa: Denboran zehar arroka batek dituen mineralak ordenatzen doazenean gertatzen da. Kristal sareak dentsitate handiagoa hartzen du eta arrakalak agertzen dira.
  • Deskonpresioa: Atmosferaren meteorizazioaren eraginez lur barnean dagoen granitoa azaleratu egiten da. Gainean zeukan presioa desagertzerakoan granitoa zabaldu egiten da eta diaklasak sortzen dira. Arroka zati borobilak eratzen dira orduan, Espainia aldean berruecos izenarekin ezagutzen direnak.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.