Diafragmaren paralisi

Nerbio frenikoaren lesioaren eraginez eratzen den patologia aipagarriena, diafragmaren paralisia[1] da. Beraz, lesioak gehienbat diafragma muskuluan eragiten du.

Diafragmaren paralisi
Deskribapena
Motadiaphragm disease (en) Itzuli
Identifikatzaileak
Diafragma nerbioaren sorrera eta ibilbidea.

Diafragma paralisian, diafragmaren mugimenduaren etetze partziala edo osoa gertatzen da. Paralisi hau, nerbio frenikoaren lesioaren ondorioz eratu daiteke. Horrez gain, diafragma eratzen duten bularrezurreko muskulu zuntzen, sahietseko muskulu zuntzen edo gerriko muskulu zuntzen aplasia edo atrofia batek eraginda eratzen da patologia hau[2].


Nerbio frenikoaren kaltea aldatu

Nerbio frenikoaren kaltea, unilaterala edo bilaterala izan daiteke. Alde bateko nerbio frenikoa soilik kaltetuta badago, diafragma paralisi unilaterala izango dugu. Ordea, ezkerreko eta eskubiko nerbio frenikoak kaltetuta badaude bilaterala izango da.

Unilaterala aldatu

Diafragma paralisi unilaterala edukiko dugu. Soilik diafragmaren kupula batek galduko du bere funtzionalitatea. Beraz, nahiz eta arnasgoran egon kupula ezin izango da uzkurtu abdomenean lekua egiteko. Beste nerbio frenikoa osasuntsu dagoenez, beste kupula uzkurtu egingo da eta ondorioz ez du  funtzionalitate guztia galduko. Gehienetan asintomatikoa izaten da[3].

Bilaterala aldatu

Bi kupulak galduko dute uzkurtzeko ahalmena eta ondorioz hipobentilazio kasu bortitz baten aurrean egongo gara.

Orokorrean, diafragma paralisi unilaterala bilaterala baino arruntagoa da. Kausaren arabera bizitza osoan zehar mantendu daiteke patologia, baina beste batzuetan denborarekin ere desagertu daiteke[3].

Etiologia aldatu

Traumatikoa aldatu

Hainbat eragile egon daitezke nerbio frenikoa trauma baten ondorioz kaltetu dezaketenak: ebaketa edo kirurgia toraziko bat, jaiotzean erditzeak sor dezakeen traumaren batek, azkenean indar mekanikoak eragin dezake lesioa. Hauek, patologia diafragmatiko ohikoenak izango dira, gehienetan unilateralak direlarik.

Konpresioz aldatu

Torax kabitatean eratu daitezken egitura arrotzek ere nerbio frenikoaren kaltea eragin dezakete. Adibidez: birika minbizia duten pazienteen artean, zenbaitetan nerbio frenikoaren lesioa agertzen da ere.

Neurologikoa aldatu

Neurona frenikoak, gaixotasun desmielinizatzaile batzuen eraginez suntsituak izan daitezke. Adib: esklerosi anikoitza

Infekziosoa[3] aldatu

Sintomak aldatu

Sintomak aldakorrak dira pazientearen arabera. Lehenik eta behin, diafragma paralisi unilateral gehienak asintomatikoak dira. Hala ere, pazienteak arnas hartzeko beste arazoren bat pairatzen badu, bi gaixotasunen eraginez: arnasteko zailtasunak, orthopnea (etzanda arnasteko zailtasunak edukitzea) edo lo arazoak izan ditzake.

Hala ere,  diafragma paralisi bilaterala dutenek arnasteko zailtasun gehiago eduki ditzakete (Adib: hipobentilazioa). Aurretik esandako sintomez gain, dispnea (itotze sentsazioa) edukitzen dute. Horrez gain, nekea, hipersomia eta depresioa oso ohikoak dira ere, askotan lo arazoekin loturik daudelako. Kabitate torazikoa behar bezala handitzen ez denez, biriketako infekzioak sor daitezke ere. Hipobentilazioa luzaroan mantentzen baldin bada eta kronikoa bilakatuz gero, hipoxia eta hipercapnia era daiteke gehienbat lo orduetan.

Diagnostikoa aldatu

 
Ezker diafragma nerbioaren paralisia (irudiaren eskuinaldean) fluoroskopia bidez ikusita. Aho itxiarekin arnasketa sakona, ezker aldearen paralisia, eta eskuin aldearen beheranzko mugimendu normala.

Diagnostikorako teknika berak erabili daitezke paralisi bilateralean eta unilateralean.

Diafragma paralisi unilaterala zoriz egindako torax X-izpi bidezko erradiografia bat egiterakoan sumatzen da, kasu ohikoenak (%90) asintomatikoak izaten baitira. Arnasgoran, diafragmaren bi kupuletako bat ez da uzkurturik agertuko eta normala baina gorago agertuko litzateke[3].

Horrez gain badaude beste hainbat teknika oso erabilgarriak direnak ere: Toraxeko ultrasoinuen bidezko analisia, fluoroskopia, Toraxeko CTa(Computed Tomography), birikaren funtzionamendurako testak egitea, etb.

Tratamendua aldatu

Diafragma paralisi unilaterala pairatzen duten paziente gehienekin ez da berezko tratamendu espezifikorik erabiltzen, gehienetan denborarekin sendatzea espero baita.

Diafragma paralisi bilaterala pairatzen duten pazienteetan hainbat aukera daude. Erabiliena, eta kirurgiarik behar ez duena: NIV(noninvasive ventilation). Horren bitartez, maskara baten bidez airea ematen zaio pazienteari arnasten laguntzeko. Euskaraz, presio positibo bidezko aireztapen ez inbasiboa deritzo. Beste kasu batzuetan, egoera larritu eta luzaroan mantendu ezkero, NP (nerve pacing) teknika erabil daiteke. Teknika honen bidez: nerbio frenikoak elektrikoki estimulatuak izaten dira elektrodoen bidez diafragmaren berezko funtzioa berreskuratu nahian[3].

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]
  2. Contreras E, Ilse; Escobar H, Raúl; Necochea K, M. Cecilia; Castro M, Sandra; Sánchez D, Ignacio. (2004-01). «Tres casos de parálisis diafragmática: Utilidad del estudio electromiográfico» Revista chilena de pediatría 75 (1): 48–54.  doi:10.4067/S0370-41062004000100007. ISSN 0370-4106. (Noiz kontsultatua: 2020-10-15).
  3. a b c d e Kokatnur, Laxmi; Rudrappa, Mohan. (2018-02-13). «Diaphragmatic Palsy» Diseases 6 (1)  doi:10.3390/diseases6010016. ISSN 2079-9721. PMID 29438332. PMC 5871962. (Noiz kontsultatua: 2020-10-15).

Kanpo estekak aldatu