Camille Desmoulins

Desmoulins» orritik birbideratua)

Lucie-Simplice-Camille-Benoist Desmoulins (Guise (Aisne) 1760ko martxoaren 2a - Paris, 1794ko apirilaren 5a) abokatua, kazetaria eta Frantziako Iraultzako pertsonaia aipagarrienetako bat izan zen. 1792an diputatu aukeratu zuten eta Erregea hilaraztearen alde bozkatu zuen. Dantonek agintea eskuratu zuenean, Justiziako Sailburu izendatu zuen eta honen alde jarri zen Klemintzia Komitea proposatu zuenean. Horregatik, 1794an, Robespierrek beste cordelier batzuekin batera gilotinatzea erabaki zuen.

Camille Desmoulins


Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
JaiotzaGuise1760ko martxoaren 2a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1794ko apirilaren 5a (34 urte)
Hobiratze lekuaErrancis Cemetery (en) Itzuli
Parisko katakonbak
Heriotza modua: burugabetzea
Familia
Ezkontidea(k)Lucile Duplessis (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLycée Louis-le-Grand (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, politikaria eta abokatua
Lantokia(k)Paris
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaClub des Cordeliers

Biografia aldatu

 
Camille Desmoulins Jean-Sébastien Rouillardek margotuta.

Lucie-Simplice-Camille-Benoist Desmoulins Guisen jaio zen, Aisnen, 1760ko martxoaren 2an. Aita Jean Benoît Nicolas Desmoulins abokatua izan zuen eta, Maximilien Robespierre edo Louis-Marie Stanislas Fréron inguruan zituelarik, Desmoulins gaztea aparteko ikaslea zela erakutsi zuen.

Camille Desmoulinsek Louis-le-Grand eskolan gauzatu zituen bere ikasketak eta garaiko bere lagunik hoberenak honako hauek izan ziren: Louis-Marie Stanislas Fréron, Georges-Jacques Danton eta François-Louis Suleau. Louis-le-Granden gauzatutako ikasketak bereziki markatu zuten. Unibertsitatean, autore greziar eta erromatarrak ikasten ziren, modu esklusiboan. Berehala nabarmendu zen bai literatura klasikoan eta baita politikan ere, zezeldu egiten zuen, eta Zizeron, Tazito edo Tito Livio bere egin zituen. 1785ean, Legebiltzarreko defentsan aritu zen Parisen, baina totelka ez bazuen hitz egiten ere, eta pronto indartsua erakutsi zuen maiz, lan horretarako oztopo izango zituen bereizgarriak. Bere defentsak prestatzen zituenean, erabili beharreko hitzen inguruan zalantzak sortzen zitzaizkion, esaldietan nahaspilatzen zen eta auditorio guztiari komunikatzen zion bere segurtasun-gabezia eta deserosotasuna. Idatzizko lanerantz bideratu zituen bere gaitasunak eta kazetari politiko bilakatu zen.

Iraultzaren aurre hartan oso bizitza pobrea zeraman, bezerorik ez baitzuen lortzen. [1781]] eta 1789 urteen artean, bizi ahal izateko, hainbat poema eta antzerki lan idatzi beharrea izan zen. Madame De La Landeri zuzendu zizkion poemak eta, batez ere, Madame Duplessisi. Duplessis familian sartzea lortu zuen bere poemei esker eta, honela, bere emaztea izango zena ezagutu zuen, Lucile.

1788an, Camille Desmoulinsek Laongo 75 diputatuen zerrendan parte hartu zuen, azken hauteskundeetan aurkeztu zirenak, baina ez zuten aukeratu. 1789ko maiatzean Versailles bisitatu zuen behin baino gehiagotan, Estatu Orokorreko diputatuak elkartzen ziren lekuan, diputatuengandik gertu egon beharko zuela pentsatzen baitzuen.

Hitz-totelka bazen ere, 1789ko uztailaren 12an, Neckerrek bere kargua utzi ondoren, mahaiaren gainean zutik, pistola bana eskuan, Parisko Errege Jauregian eman zuen mintzaldiak Iraultzaren hizlari nabarmenetako bat zela erakusten digu.

Frantziako Iraultzan aldatu

1790eko abenduaren 29an, Camille Desmoulins Lucile Laridon Duplessisekin ezkondu zen eta seme bat izan zuten, Horace Camille Desmoulins deitua.

1789ko uztailaren 12an, Necker kargutik at, herriari egin zion altxamendurako deia Errege Jauregi aurrean. Hau, 1789ko uztailaren 14an gauzatuko zen Bastillaren Hartzearen entsegu bat besterik ez zen izan.

Honoré Mirabeauren sekitoaren parte zen garai hartan eta Biltzar Nazional Konstituziogileak Luis XVI.ari emandako boterearen aurka manifestatu zen behin baino gehiagotan, hark zeukan beto eskubidearen aurka, batez ere.

Maximilien Robespierre edo Jean-Paul Marat bezala, Camille Desmoulins gorputz politikoei egin nahi zitzaien zatiketaren (politikari aktiboak eta politikari pasiboak) aurka azaldu zen. 1791n Club des Cordeliersen sartu zen.

1791ko uztailaren 17an, Marteren Zelaian egin zen fusilamentuaren ondoren, polizia bere bila hasi zen eta orduan, Versaillesen errefuxiatu zen, baina, handik gutxira, Bourg-la-Reinera mugitu zen. Horren aurretik, artikulu bat plazaratu zuen, Marteren Zelaian jardun zuten hiltzaileen ekinaren inguruan protestatzeko. 1791n, Parisa itzuli zen. Marteren Zelaian izandako hilketak zirrara ikaragarria eman zion eta hausnarketa luzea egin zion hari. Analisia ezberdina zen erabat ordura arte bere egunerokoan erakutsi zuenetik: Histoire de Révolutions de France et de Brabant. Maximilien Robespierre laguna bezalaxe, gerra adierazpenaren aurka egongo zen Camille ere.

1792ko abuztuaren 10ean, Camille Desmoulins Tuileriak jauregiaren hartzean parte hartu zuen, François-Joseph Robertekin batera. 1792ko abuztuaren 11n, Georges Jacques Dantonek Justizia ministroaren idazkari izendatu zuen Desmoulins[1]. Idazkari izanik, idazkaritza lan guztiak antolatu behar zituen, eta honela, bere lagun eta ahaide guztiak ipini zituen (bere lehengusu Antoine Quentin Fouquier-Tinville bezala), bere kargugabetzera eraman zuena.1792ko ekainaren 6an, Konbentzio Nazionaleko diputatu izendatu zuten, Georges Jacques Danton bere alde ipini baitzen.

Montagnarden artean (Biltzar Nazional Konstituziogilean zizeilu garaienetan esertzen ziren diputatu erradikalenak zirenak) izan zuen lekua Camillek eta, 1793ko urtarrilaren 12an, Luis XVI.aren heriotzaren alde bozkatu zuen.

Izu Garaiaren kondenak, Robespierrekin zuen adiskidetasunaren amaierari emango zion hasiera. Gelditu beharrean, Camillek bere erasoekin jarraitu zuen, lehenik girondarren eta ondoren hebertisten aurka. Robespierren haserrea biziki piztuz, Camille traidore hutsa kontsideratuko zuelarik.

1793ko irailean, Robespierren lagun ziren Montagnardsen erasoen erdian eta jarraitzeko buruzagirik gabe, politika uztea planteatu zion bere buruari, Parisko eszena politikotik desagertuz. 1793ko abenduaren 5ean, Desmoulinsek Le Vieux Cordelier egunkariaren lehen alea plazaratu zuen. Egunkariaren hirugarren alearen agerpenak gehiago areagotu zuen Camille eta Robespierren arteko distantzia; Camille Desmoulins Dantonen sostengu politikoaren alde egin zuen eta Indulgents taldera batu zen.

Atxiloketa eta epaiketa aldatu

Camille Desmoulins 1794ko martxoaren 30eko edo martxoaren 31ko gauean hartu zuten atxilo eta Prison du Luxembourgen espetxeratu zuten. Espetxetik, gutun bat idatzi zion Robespierreri, baina ez zuen sekula erantzunik jaso. 1794ko apirilean, hainbat egunetan aurkeztu zen Auzitegi Iraultzailera eta, 1794ko apirilaren 5ean, bere emaztea ere atxilotu zuten. 1794ko apirilaren 5ean hil zuten Camille eta Parisen bertan eman zioten lur[1]. Lucile Desmoulins, berriz, urte bereko apirilaren 13an hil zuten gillotinan.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Camille Desmoulins