Design for Living (filma)
Design for Living komedia filma da, Ernst Lubitsch alemaniar zinemagileak 1933an zuzendu zuena. Noël Cowarden izen bereko antzerki lanean oinarriturik dago. Fredric March, Gary Cooper eta Miriam Hopkins izan ziren aktore nagusiak.
Argumentua Aldatu
Parisen etxebizitza berean bizi diren George Curtis pintoreak eta Tom Chambers antzerkigileak hiri horretara doan trenean Gilda Farrell ezagutu dute, beraiek bezalaxe estatubatuarra, eta publizitate-marrazkilaria dena.[1]
Aktoreak Aldatu
- Fredric March: Tom Chambers
- Gary Cooper: George Curtis
- Miriam Hopkins: Gilda Farrell
- Edward Everett Horton: Max Plunkett
- Franklin Pangborn: Mr. Douglas
- Isabel Jewell: Plunketten estenografoa
- Jane Darwell: Curtisen etxezaina
- Wyndham Standing: Maxen majordomoa