Ireki menu nagusia

Denise Paulme (Paris, 1909ko maiatzaren 4a - Ib., 1998ko otsailaren 14a) Frantziako antropologoa eta legelaria izan zen.

Denise Paulme
Paulme 1935.jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1909ko maiatzaren  4a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1998ko otsailaren  14a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak antropologoa
Influentziak Marcel Mauss

BiografiaAldatu

Parisen Zuzenbideko ikasketak egiten ari zen bitartean Antropologiarekiko interesa piztu zitzaion. Marcel Mauss antropologo handia izan zuen irakasle, Unibertsitateko Etnologia Institutuan. 1932an Zuzenbide eta Etnologia tituluak, biak lortu zituen. 1935. urtetik aurrera zenbait espediziotan parte hartu zuen, Afrikan. Saharako Sudanen izan zen, Marcel Griauleren gidaritzapean, eta beste behin, egungo Malin, Debora Lifchitz antropologoarekin batera. Aurrerago, bere senar A. Schaeffnerrekin batera, beste espedizio askotan parte hartu zuen. Bien bitartean, Historia Naturaleko Museo Nazionalean eta École Pratique des Hautes Étudesen lan egin zuen, eta afrikar gaietarako ikerkuntza-zentro bat zabaldu eta Cahiers d´Études Africaines aldizkaria sortu zuen.

Denise Paulmeren xede nagusiak, baina, ez zuen sekula alboratu afrikar herrien zuzenbide tradizionala eta antolakuntza soziopolitikoaren azterketa. Bere lanen artean aipagarriak dira, besteak beste: Organisation sociale des Dogon de Sanga (1940, Sanga-ko dogonen gizarte antolakuntza); Les Civilisations africaines (1953, Afrikar zibilizazioak); Les gens du riz: Kissi de Haute-Guinée française (1954, Arrozaren herria: Frantses Ginea Garaiko kissiak); Une societé de Côte-d'Ivoire, hier et aujourd'hui: les Bété (1962, Boli Kostako gizarte bat, atzo eta gaur: bete herria); Les Sculptures de l'Afrique Noire (1956, Afrika beltzeko eskulturak). Halaber, Afrikako literatura tradizionala eta errituak aztertu zituen beste liburu batzuetan: La Mère dévorante: Essai sur la morphologie des contes africaines (1976, Ama irenslea: afrikar ipuinen morfologiari buruzko saiakerak); La Statue du commandeur. Essais d'Ethnologie (1984, Komendadorearen estatua: etnologiako saiakerak). Emakumearen funtzio soziala eta klase- eta adin-taldeak ere sakonki aztertu zituen: Femmes d'Afrique noire (1960, Afrika beltzeko emakumeak); Classes et associations d'âge en Afrique de l'Ouest (1971, Klase- eta adin-taldeak Mendebaldeko Afrikan). 1992an, ondorengo hau idatzi zuen: Lettres de Sanga à André Schaeffner, suivi des Lettres de Sanga de Deborah Lifchitz et Denise Paulme à Michel Leiris

ErreferentziakAldatu