Denis Etxeberri

margolari lapurtarra

Hubert-Denis Etxeberri[1] (Baiona, Lapurdi, 1867ko irailaren 21a - 1952) margolaria izan zen.

Denis Etxeberri

Bizitza
JaiotzaBaiona1867ko irailaren 21a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaBaiona1952ko apirilaren 3a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Achille Zo
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
MugimenduaArt Décoa
Artikulu hau Baionako margolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxeberri (argipena)».

Biografia aldatu

Lagréou karrikan (Baiona Handian) jaio bazen ere, txikitatik Santizpiritun bizi izan zen. Auzo honetako Jean d'Amou bulebarreko Labatut etxea izan zuen bizitoki.

Achille Zoren ikaslea Baionako Marrazketako Udal eskolan, Pariseko Arte Ederretako Goi Eskola Nazionalean sartzeko lehiaketan lehena geratu zen eta bertan Léon Bonnaten lantegian sartu zen, non 1891ean "Erromako Sarian" bigarren geratu zen Jupiter et Mercure reçus par Philémon et Baucis izeneko margo batekin; egun margoa Baionan dago. Artelan kostunbrista ugariren egilea da. Urte berean hasi zen erretratuak egiten, bere espezialitatea izan zena.

1913an Etxeberrik "Sous le Masque" erakusten du "Artista Frantsesen Saloian" eta obra hau oso ezaguna bihurtuko da posta-txartel moduan argitaratu zelako.[2]; 1895etik 1937ra Saloira hainbeste margolan bidali zituen.

Bere garairik onenetan Parisen artista handi eta modako margolaritzat jo zuten.

Obra aukeratuak aldatu

 
Les nounous. Ariégeoise et Bretonne, 1899, Okzitaniako Tolosako museoan.
  • Jupiter et Mercure reçus par Philémon et Baucis, 1891.
  • Philémon et Baucis, 1892.
  • Saint Michel protégeant une trépassée, 1895, Baiona, Léon Bonnat museoan.
  • Saint Michel conduisant Une Âme Au Ciel, 1895, Troyeseko Arte Ederretako museoan.
  • Saint Patrick convertissant deux nobles irlandaises, 1896, Baiona, Bonnat museoan; Herriko Etxeak erosia.
  • Naissance de Pégase, 1897, Paueko museoan.
  • Ils ne lisaient plus, 1898, Lyonen; bere arrakastaren hasiera markatuko du.
  • Les Nounous Ariégeoise et bretonne', 1899, Okzitaniako Tolosako museoan.
  • Le Vertige, 1903.
  • Paysans espagnols, Province de Léon, 1908.
  • Portrait de Mme P. H. et de sa fille, 1909.
  • Galant Message.
  • Les Loups.
  • Sous le Masque, 1913.
  • Portrait de Monsieur Eugène Pujalet, directeur de la Sûreté Générale, directeur honoraire des musées nationaux, 1914 Paris, Louvren.[3]
  • Nuit claire au Tréport.
  • La Négresse et l'enfant, 1921.
  • Portrait de M. le comte d'Ussel, 1922.
  • La Dame en Bleu, Baiona, Bonnat museoan.

Euskal Herriaz aldatu

Zenbait euskal herritarren erretratuak ere egin zituen, esaterako Tirso Olazabal eta Larralde-Diustegirenak. Portrait de Léon Bonnat maisu izan zuen artista ezagunarena ere egin zuen, bere izeneko museoan dagoena.

Margo batzuetan gure herriko zenbait bazter islatu zituen: Quartier de la Marine à Fontarabie, Sur la plage de Biarritz (1907), euskarazko izena daukan Eskualdun mantoa (1924ko Pariseko Saloian aurkeztua)...

Euskal Herrian egindako erakusketa batzuk:

  • 1897an Donibane Lohitzunen La naissance de Pégase aurkezten du.
  • 1901ean Baionako Gaztelu Zaharrean Cercle d'Escrime de Bayonne-Biarritz delakoaren erakusketa. Une élégante, Étude de chrysanthèmes, Panneau décoratif, La Nounou, Vue du jardin du Luxembourg, Portrait de M. E. Morville eta Quartier de la Marine à Fontarabie.
  • 1903an Baionan, Société des Amis des Arts de Bayonne-Biarritz izenekoaren I. Erakusketa. Vertige, Portrait de M. Georges Plisson, Jeune fille à la rose, La Plage, Sous le parasol eta Coin du parc aurkeztuz.
  • 1906an Baionan Société des Amis des Arts de Bayonne-Biarritz-eko Erakusketan zenbait erretraturekin esku hartu zuen.
  • 1913an erakusketa berean Sous le masque aurkeztu zuen.
  • 1919an Baionan Exposition Franco-Belge-n Portrait de M. Henri Lacroisade eta La Dame aux bleuets aurkeztuz.
  • 1935ean Baionan "Artista Baionesen Erakusketan" Portrait de M. J. H. Lesca.

Gaskoizale aldatu

1926an sortutako Academia Gascona de Baionak Etxeberri kide egin zuen. 1928an gaskoiaren aldeko elkarte honek argitaratu zuen almanakean Baionako ihauteri zaharrei buruzko Lou Carnabal d'auts cops à Bayoune marrazkia zegoen; okzitanieraz polito idazten zuen, grafia fonetikoan (frantsesaren grafian oionarritutakoan) eta l'Hubèrt de Yan d'Amou ezizena erabiltzen zuen.

Bere omenez aldatu

Baionan bere izena daraman kalea dago, Santizpiritun, hau da, bizi izan zen auzoan; han Atalante zinema gela dago, adibidez[4].

Erdietsi zituen sariez gain, 1936an Ohorezko Legioko ofizial egin zuten.

Bibliografia aldatu

  • Peintres d'aujourd'hui aldizkariak eskaini zion Sa vie, son oeuvre aleak datu eta obren erreproduzio ugari ematen du.
  • Jean Lamarque: Le Vieux Saint-Esprit, Baiona, Imprimerie du Labourd. 41-48 eta 70. or.

Erreferentziak aldatu

  1. Le Vieux Saint-Esprit liburuan Denis-Hubert Etcheverry erabiltzen da izen osotzat; gehien erabilitako izen arrunta Denis da baina batzuetan Hubert ere erabiltzen zuen. Ofizialki frantsesez Etcheverry.
  2. Larousse Mensuel 1911-1913
  3. www.photo.rmn.fr
  4. Atalanteren erreferentzia Cine-voila.fr webgunean.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Denis Etxeberri