Denbora (hizkuntzalaritza)

Denbora (gramatika)» orritik birbideratua)

Denbora (latinetik eratorri zen: tempora «denborak, aldiak»; ingelesez: grammatical tense) edo aldia aditzen ezaugarrietako bat da, ekintza bat noiz eta nola jazotzen den/jazoko den/jazo zen adierazten duena.

Aldiak oso ezberdinak izan daitezke, baina hiru mota nagusi bereizten dira: orainaldia, lehenaldia eta etorkizuna. Hizkuntza guztiek orainaldia dute; batzuek ez dute etorkizunik eta beste batzuek orainaldia bakarrik dute eta hitz osagarriak erabiltzen dituzte beste aldiak adierazteko, hala nola, «bihar» edo «atzo» bezalakoak.

Aldia flexioaren bidez edo aditz osagarrien/partikulen bidez adierazten da.

Hizkuntza batzuetako izenondoek ere aldiak izan ditzakete, hala nola, koreerazko eta japonierazko izenondoek; eta krutxieranhizkuntza eraikianizenordainek aldiak izan ditzakete.

Munduko hizkuntzetan aldatu

Hizkuntza bakoitzak aldiak ditu, baina beren moten kopurua ez da berdina hizkuntza guztietan. Hizkuntza batzuek hamar baino aldi gehiago dituzte eta beste batzuek, lehenago esanda bezala, orainaldia bakarrik dute.

Indoeuropear hizkuntzak aldatu

Ingelesa aldatu

Ingelesezko aldien kopurua esanguratsua da (12), baina hainbat ingelesezko aldi gutxitan erabiltzen dira edo idatzizko hizketan bakarrik erabiltzen dira. Flexioaren bidez orainaldi bakuna eta lehenaldi bakuna bakarrik osatzen dira; beste aldiak osatzeko, berriz, aditz osagarriak erabili behar da.

Ingelesak «aldien adostasunaren» araua du, hau da, esaldiaren zati nagusiko aditza orainaldi edo etorkizunean baldin badago menpean dagoen zatiak edozein aldi izan dezake, baina esaldiaren zati nagusiko aditza lehenaldian baldin badago menpean dagoen zatiak ere lehenaldian egon behar du: She said that Eniisi lost his key «Eniisik giltza galtzen duela esan zuen berak».

Orainaldi, lehenaldi eta etorkizunaz gainera, ingelesezko aldien azpimota nagusiak honako hauek dira: aldi bakunak, irauten duten aldiak eta aldi perfektuak.

Adibideak:

  • I eat «Jaten dut (beti / ohi)», He eats «Berak jaten du» — orainaldi bakuna;
  • I am eating «Jaten ari naiz» — irauten duen orainaldia;
  • I have eaten the bread and I am not hungry «Jan dut / Jan nuen ogia eta (beraz) ez naiz gose» — orainaldi perfektua, hau da, ekintzaren emaitza azpimarratzen da;
  • I ate «Jan nuen» — lehenaldi bakuna,
  • eta besteak.

Irauten duen orainaldia asmoa adierazteko ere erabiltzen da, baina ekintza etorkizunean jazoko dela azpimarratzen da: I am going to Bilbao «Bilbora joango naiz (baina ez noa oraindik)».

Ingelesak, beste germaniar hizkuntzek bezala, aditz «indartsuak» eta «indargabeak» ditu. «Indargabeak» lehenaldi bakunean eta aldi perfektuetan berdin aldatzen dira beti (arauaren arabera) eta aditz «indartsu» bakoitza, berriz, era berezi batean aldatzen da: I eatI ateI have eaten, I takeI tookI have taken («indartsuak»); I destroyI (have) destroyed, I cleanI (have) cleaned («indargabeak»).

Ingelesezko aditz batzuk ezin da irauten duten aldiekin erabili, adibidez, see «ikusi» eta hear «entzun», baina substantibazioa osatu daiteke hala ere.

Alemaniera aldatu

Alemanierak sei aldi ditu –orainaldi bakuna, lehenaldi bakuna, orainaldi perfektua, lehenaldi perfektua, etorkizun bakuna eta etorkizun perfektua–, baina ahozko hizketan hiru erabiltzen dira nagusiki, hau da, orainaldi bakuna, orainaldi perfektua eta etorkizun bakuna; besteak, berriz, gutxitan agertzen dira gaurko ahozko hizketan.

Ingelesean bezala, orainaldi eta lehenaldi bakunak flexioaren bidez osatzen dira bakarrik:

  • Ich esse «Jaten dut / Jaten ari naiz»;
  • Ich aß «Jan nuen / Jaten nuen».

Lehenaldi bakuna idatzizko hizketan nagusitzen da eta ahozko hizketan, berriz, horren ordez orainaldi perfektua erabiltzen da beti.

Orainaldi bakuna etorkizunaren ordez erabiltzen da sarri: Heute gehen wir in den Wald am Abend «Gaurko arratsean basora joango gara».

Germaniar hizkuntza denez, alemanierak aditz «indartsuak» eta «indargabeak» ditu baita ere.

Errusiera aldatu

Errusierak orainaldi, lehenaldi eta etorkizun bakunak bakarrik ditu, baina aditz bat perfektua edo inperfektua izan daiteke: Я ем Ja jem «Jaten dut / Jaten ari naiz» — Я съем Ja sjem «Jango dut» (aditz perfektua), Я буду есть Ja budu jest' «Jango dut» (aditz inperfektua, hau da, «Jango dut beti» edo ekintza horrek iraungo duela adierazten duena). Errusierazko aldi guztiak flexioaren bidez osatzen dira.

Uraldar hizkuntzak aldatu

Finlandiera, bepsaera eta hungariera aldatu

Finlandierak eta bepsaerak lau aldi dituzte: orainaldi bakun eta perfektua, baita lehenaldi bakun eta perfektua ere. Aldi perfektuak ahozko hizkuntzan ia ez dira erabiltzen.

Aldi bakunak flexioaren bidez bakarrik osatzen dira:

  • Annan «Ematen dut» (finlandiera), Andan «Ematen dut» (bepsaera);
  • Annoin «Eman dut / Eman nuen», Andoin «Eman dut / Eman nuen»;
  • Olen koullut «Hil naiz / Hil nintzen», Olen kolnu «Hil naiz / Hil nintzen» (orainaldi perfektua, «izan» (olla / olda) aditzaren bidez osatzen dena).

Hungarieran orainaldi eta lehenaldi bakunak erabiltzen dira gehienetan. Etorkizun bakuna aditz osagarriaren bidez adierazi daiteke, baina ez da beharrezkoa eta etorkizunaren ordez orainaldia erabiltzen da gehienetan.

Beste hizkuntzak aldatu

Samoera eta beste Polinesiako hizkuntzetan aldiak partikulen bidez osatzen dira beti, partikulak aditzen aurretik jartzen dira: E siva le tama «Mutilak dantzatzen du» — siva le tama «Mutilak dantzatu zuen».

Groenlandiera eta txinera orainaldia bakarrik duten hizkuntzen artean daude.

Hizkuntza eraikiak aldatu

Krutxierakhizkuntza eraikiak– hamar baino aldi gehiago ditu eta haien artean gehienak sarritan erabiltzen dira.

Hizkuntza horretan aldiak oso era berezian osatzen dira — izenordainak aldatuz, eta aldi perfektuek ez dute beti ekintza baten emaitza azpimarratzen, ekintza bat amaituta dagoela baizik[1].

Adibidez:

  • Rou fekhla «So egiten dut (beti)»: rou «ni», fekhla «begiratu, so egin»;
  • Naiś fekhla «So egiten nuen / So egin nuen (beti lehenago)»: naiś «ni (lehelandiko forma)»;
  • Roiva efekhla «So egin dut / So egin nuen» (orainaldi perfektua): roiva «ni (forma perfektua)».

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Crootch language» Dream Fiction Wiki (Noiz kontsultatua: 2021-01-19).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu