Ireki menu nagusia

Zerrenda:Dena da ETAren bitxikeriak

Dena da ETAren bitxikeriak» orritik birbideratua)
Sakontzeko, irakurri: «Dena da ETA»

Dena da ETAren bitxikeriak gai honen inguruko bitxikeriak aipatzen ditu.

Ángel Acebesek Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra dokumentalaren aurkako hitz gogorrak esan zituen nahiz eta pelikula ez zuela ikusi aitortu. Sasoi hartan PPko buruzagi nabarmena eta Espainiako Barne Ministroa zen.
  • Nazio Batuen Erakundearentzat, Madrilgo 2004ko martxoaren 11ko atentatuak, ETAk egin zituen. Espainiako Gobernuaren presioaren ondorioz, egun horretan bertan ETAri egotzi zioten atentatuak eta akta bat sinatu zuen ETAren aurka. NBEko "The Security Council" edo euskaraz, Babeserako Kontseiluak, ezin du akta bat aldatu behin sinatu eta gero, beraz horrela geratu da eta horrela dago bere internetekon orrietan.[3]
  • 2007ko azaroan Alfredo Pérez Rubalcabaren iritziz, kale borrokan parte hartzen duten %30a ETAn amaitzen zuten. Era kontraesankorrean, 2000. urtetik aurrera, Espainiako zigor legeetarako, kale borrokarekin harremana zuten pertsonak, ETAkideak ziren eta ETAren aurkako neurri berberak esartzen zizkieten. [4]
  • 2009ko irailan Dignidad y Justiciak eskatuta, Baltasar Garzonek 'Arraldeko presoen ekitaldia' zelatatzera bihaldu zuen polizia espainiarra. Dignidad y Justiciakoak ez zekitena zera zenː Amnistiaren Aldeko Mugimenduak ziria sartu zietela eta bere web orrian (www.askatu.org) agertzen ziren omen ziren "presoak" ETBko hiru aktore zirela eta Arralde Goenkaleko herri asmatua zela[5].
  • 2009ko urrian Espainiako lehendakariordea zen Alfredo Pérez Rubalcabak zera esan zuenː "Bi bide besterik ez daude, edo ETAk armak uzten ditu edo Batasunak ETA uzten du"[6]. Era kontraesankorrean, Espainiako epaileentzat jadanik (baina baita Europar Batasunako legediarentzat) Batasuna ETAren zati bat zen[7].

2011ko urriaː ETAk indarkeria behin betiko utzi zuela adierazi zuenAldatu

  • 2011tik, ETAk bere ekintza armatuak bertan behera utzi zituenetik, 3000 bizkarzain baino gehiago geratu dira langabezian. Askok 6000 euro baino gehiago kobratzen zuten hilero. ETAren kontura, diru pilo bat xahutu dela baieztatzen du SUPek, poliziako sindikatuak. [8]
  • 2015ean Mario Fernandez, Kutxabankeko lehendakari ohia, Mikel Cabiecesi lansaria ematea aitortu zuen. Antonio Basagoiti, Iñaki Anasagastiren arabera— 2012ko hasieran egindako dei batek eragin zuen Kutxabankek Cabiecesi «lan irteera bat» ematea. Cabieces aferan, Mario Fernandez bere burua zuritu zuen «idatzi gabeko lege» bat zegoela esanda eta ETAren biktimen aldeko trataera hau, gobernu eta alderdi guztiekin funtzionatu duela azken 30 urteotan. [9]
 
Sabin Aranaren "ideologiaren ondorioz jaio zen ETA" Euskadiko Alderdi Popularraren iritzian.
  • ETAren aurkako borrokan, Estatuak diru gehien gastatu omen dena indemnizazioetan da. Kasu batzuetan berebilezko istripuak kenduta, indemnizazioak ez dira lortzen erruduna dirurik ez badu eta horrela gertatzen da %90 kasutan.[10] Terrorismoaren arloko kasuetan aldiz, Estatuak ordaintzen du errudunak dirurik ez badu.
  • Hamas erakunde palestinarra 2014ko abendutik jadanik ez da terroristatzat hartzen Europar Batasunean. Izan ere epaileentzat, 2003an Europar Batasuneko buruzagiek Hamas terroristen taldean sartu zuten soilik interneten eta komunikabideetan agertzen diren berriengatik. Urte horren urrian Tigre Tamilekin antzeko erabakia hartu zuen Europako Auzitegi Gorenak. [11]
  • 2015ean Iñaki de Juana Chaos ETAko kideak epaitegietan “ebatzi gabeko auziak” dituela azaldu zuen Iñigo Urkulluk. Lehendakariaren ahotan, Justizia Ministerioak auzia “aztertu” eta “beharrezkoa baldin bada, estradizioa eskatu beharko du”.[12] Izatez Iñaki de Juana Chaosen akusazioa hauxe da: Iñaki egon ez zen eta bere omenez Donostiako Alde Zaharrean eginiko ekitaldian irakurritako gutun batean agertzen ziren gauza batzuk. Espainiako Audientzia Nazionalean ekitaldi horretan irakurri zen gutun horren inguruan deklaratzera deitu zuten ETAren aldeko esaldiak zirela eta berak idatzi zituela esanez. Iñakik, Belfasten zegoela, berak idatzitako gutuna zela ukatu zuen.
  • XXI. mendean, ETAkideak izan direnak, nahiz eta gartzelatik atera eta libre egon kargurik gabe, ETAkide izaten jarraitzen dute komunikabide askorentzat. Ondorioz, ETAkidetzat salatuta, era publikoan bere iritzia ematea galarazten saiatzen dira Mikel Zubimendiri ETBrekin gertatu zitzaion moduan.[14][15].
  • Goikoarekin harreman zuzenean, ETAren inguruko atxiloketak daudenean, izen-abizenak agertzen dira eta baita bere argazkiak ere. XXI. mendetik aurrera ez dira "ustezko ETAkideak" baizik eta zuzenean ETAkideak. Nahiz eta gartzelatik atera eta epaituak ez izan ere, ETAkide izaten jarraitzen dute Espainiako komunikabide gehienetan. [16]
  • 2015ean Interneten eta euskaraz bakarrik ia 62.000 sarrera daude "ETAko buruzagiak" googlelen sakatu eskero. Izan ere, Espainiako indar armatuentzat, gobernuentzat edo eta epaileentzat, ehundaka (agian milaka) ETAkide ETAko buruzagiak izan omen dira.[17]. Googelen gaztelaniaz "Jefes de ETA" sakatuta, 382.000 sarrera daude.
  • 2016ko hasieran, ETAk armak bertan bera utzi lau urte pasa zirenetik eta PPk lau urte boterean egon eta gero, ETAren aldeko gorazarraren epaiketak bozkoiztu ziren.[18]
  • 2016ko azaroa. ETAran aurkako azker 109 bizkartzainak langabezian geratzen dira ETA desagertu eta bost urte pasatu eta gero.[19]
  • 2016ko azaroaren 18ean Donostia 2016k euskal ETAko presoen artelanak zentsuratu zituen "terrorismoaren biktimak mindu ditzakete"lako Pablo Berastegi D2016ko zuzendari nagusiak esan zuenaren arabera eta eta Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatuaren laguntasunarekin. Beste presoen artelanak ez ziren kendu. Komisarioak haserre agertu ziren erabakiarekin.[20]
 
Maite Pagazaurtunduak Athletic futbol taldeari egotzi zion ETAk hainbat urteetan iraun izatea. Sasoi hartan UPyDko buruzagi nabarmena eta Europar Batasuneko europarlamentarioa zen.
  • 2016ko azaroaren 30ean «ETA ez» zioen kartela kendu zuen Gasteizko Udalak.[21]
  • 2017ko urtarrilean Podemos alderdia "ETAko presoen alde antolatzen da" El Mundo egunkariaren lehen orrialdean agertzen den titulua da. Izatez, Ahal dugu alderdiko kide zehatz batzuk eta era pertsonalean ETA edo ETAkidetzat hartu diren presoen eskubideen aldeko urtarrileko Sarek antolatutako manifestaziora joan ziren besterik gabe.[22]
  • 2017ko urtarrila. Bilbolko Alderdi Popularraren iritziz, ETAren jaiotza Sabino Aranaren ideologiaren ondorioa da. Hau da, Sabino Aranaren ideologia berdin ETA .[23]

2017ko apirilaː ETAk kontrolpean zituen armak gizarte zibilaren esku utzi zituenAldatu

  • 2017ko ekainean, Imanol Ariasek ETAk ematen zion beldurraren ondorioz, bere diruaren zati bat "Panamako paperetan", paraiso fiskalean zituela esan zuen.[24]
  • 2017an Espainiar Estatuko poliziek diru gehigarri bat jasotzen zuten "arriskuan" omen zeudelako. Gehigarri hori 2012an baino handiagoa zen[25]. 2012 eta 2015 urteen artean Espainiako gobernuak 246 milioi euroko soldata gehigarria ordaindu zien EAEn lanean zeuden Espainiako Guardia Zibil eta Polizia Nazionalari polizia hauek Euskadin zuten "arriskuagatik".[26]
  • 2018ko martxoan Euskadiko Alderdi Popularrarentzat eta Amaya Fernandezen ahotan Euskadin torturak (ia-ia) ez zirela existitu baieztatu zuen. Honen harira, egin ziren azkenengo ikerketa independienteak (5000 torturatu inguruko emaitzekin) gezurra eta lotsagarriak ("ignominia" hitza erabili zuen) zirela esan zuen[28].
  • 2018ko martxoan, Interviú aldizkariak hiru urteko neska bat terrorismoa aldeko mezuak egin zituela idatzi zuen eta bata ere horregatik akusatuta zegoelaren berri eman zuen[29]. Era satirikoan eta egia ez zen "informazio" honek argi adierazi zuen orduko giroa ETAren inguruko arloan, nahiz eta jadanik urteak izan ETA ez zela de facto existitzen.
 
2019. urtean Euskadi Ta Askatasuna oraindik existitzen da Espainiako Auzitegi Nazionalaren epaile batzuen arabera

2018ko maiatzaː ETA desagertu zenAldatu

  • 2018ko maiatzaren 9an, jadanik ETA desagertuta zegoela, Euskadiko Alderdi Popularrak, Borja Semperren ahotik EAJri deitoratu zitzaion ETAren ibilbide orriari jarraitzen ziola Autogobernu Lantaldean atarirako aurkeztu zuen proposamenarekin. Borja Sémperrek "Kanboko Estatutuaz" hitz egin zuen[30][31].
  • 2018ko maiatza. Nahiz eta ETA jadanik desagertua egon, Gibraltarko eskualdea, "ETA lurralde berri bat" dela esan zuen[32].
  • 2018ko maiatza. Nahiz eta ETA jadanik desagertua egon, Rafael Hernandok, Alderdi Popularreko bozeramaileak, zera leporatu zion Pedro Sancheziː "Bilduren botoekin zatoz hona. ETAren lagun zaharrekin"[33].
 
2019an Pedro Sanchez eta Kataluniako arteko harremana ETAren "agenda"n zeudela ziurtatu zuen Pablo Casadok. Sasoi hartan Alderdi Popularreko eta opozizioko talde nagusiaren buruzagia zen.
  • 2018ko ekaina. UPyD alderdikidearen Maite Pagazaurtunduaren arabera, Athletic futbol taldea ETAk egindako hilketen aurka jarri izango bazen, ETA aspaldi (orain dela hamarkada asko) desagertuta egongo zen[34].
  • 2019ko urtarrila. ETA desagertu eta 8 hilabete beranduago, Espainiako Auzitegi Nazionalaren epaile batzuek ETA oraindik existitzen dela ziurtatzen zuten. Besteak beste Ángel Hurtado epaileak preso bati erantzuna emateko zera idatzi zuenː «Ezin ETA disolbatu den alegazioa onartu, izan ere gehienez arlo teorikoan onartzen dugu desagerpena baina ez arlo materialean». Concepción Espejel eta Nicolás Poveda zera ziurtatu zutenː «presoa ETAren barruan dago oraindik, gaur egun indarrean dagoen eta desagertu ez den erakunde terrorista»[36].
  • 2019ko otsaila. "Katalunian gertatzen ari dena (Pedro Sanchez eta Kataluniako alderdien arteko elkarrizketak) ETAren ibilbide orria da" esan zuen Pablo Casadok. Garai hartako egoera politikoa azaltzeko eta beraien harteko hartu-emanak deskribatezeko esan zuen. Sasoi hartan ETA ez zen existitzen[37].
 
Ugao herria Etakideen herria zen, Albert Riveraren iritzian. Sasoi hartan Herritarrak - Herritarron Alderdiaren buruzagia zen eta Ugaon EAJ alderdiak zuen alkatetza gehiengo absolutuarekin.
  • 2019ko martxoa. Ciudadanos alderdiko Inés Arrimadasen iritzian, urte horretako Espainiako hauteskundeetan UPNrekin bat egin zuten "Bildu eta ETAren lagunei aurre egiteko" ("Bildu y los filoetarras" hitzak erabili zituen)[40].
  • 2019ko apirila. "Bilduk Bilboko (udalerako hauteskundeetarako) bigarren posturako ETArekin kolaboratzeagatik epaitutako eta absolbitutako bat fitxatzen du" El Correoko berrietan, argazki eta guzti agertu zen Asier González Soreasu, EH Bilduko hautagaia. Hainbesteko kasu bezela nahiz eta absolbitua izan eta nahiz eta ETA jadanik desagertua egon, ETAkide moduan aurkezten jarraitzen zituzten atxilotutako pertsonak 2019an.[43]
  • 2019ko apirila. 11/13 makro-sumarioan epaitutakoak kartzela sahiestu zuten prokuradorearekin egindako akordioari esker. Prokuradoreak erakunde terroristako buru izatea egotzi zien Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuei, hurrenez hurren, hiru urte eta erdi eta bi urte eta zazpi hilabeteko zigor eskaria eginez. Gainerateko 45 auzipetuei aktiboki parte hartzea egotzi zien, urte eta erdi eta bi urtera arteko zigorra galdeginez. Ondorioz, akordioaren arabera, Zuluetak eta Enparantzak bost hilabete egin behar izan zituzten presondegian eta gainerakoek saihestu ahal izan zuten. Hala eta guztiz, Espainiako Estatuak euskal presoei ezartzen dien urrunketa jaso zuten bi preso hauek[44][45]
  • 2019ko maiatza. Guardia Zibilak Nafarroan hiru lagun atxilotu zituen 21. Korrikan euskal presoen argazkiak erakusteagatik. "Terrorismoa" goratzea leporatzen zieten[46].
  • 2019ko maiatza. Ciudadanos alderdiko buruzagia zen Albert Riverak zera esan zuenː "Ez dut onartzen Etakideen herrietara ezin joan izatea". Herria izatez Ugao zen Josu Urrutikoetxearen jaioterria. Sasoi hartan ETA desagertua zegoen jadanik eta Ugaon alkatetza EAJ alderdiak zuen[47].
  • 2019ko maiatza. Ciudadanos alderdiko Albert Riverak, ENAMeko presoen (bere hitzetan "terroristen" aldeko "homenaldiak" ilegalizatzea eskatu eta proposatu zuen.[48]
  • 2019ko iraila. Polizia Nazional batek, Alfredo Perdiguerok, eskubaloi partidu baten atsedenaldian "Gora Anaita"ren ordez "Gora ETA" entzun zuelakoan, Twitteren honen aurka idatzi zuen. Nahiz eta (bideoan grabatuta dagoen moduan) kirol talde honek "Gora Anaita" goiburu ezaguna esan zutela ziurtatu, espainiar asko Anaitasuna taldearen aurka hamaika txio idatzi zituzten.[49]

ErreferentziakAldatu

  1. .
  2. .
  3. Nazio Batuen Erakundea.
  4. =http://www.diarioinformacion.com/portada-alicante/2221/rubalcaba-advierte-30-ciento-violencia-callejera-acaba-eta/689419.html
  5. https://www.berria.eus/albisteak/36252/Goenkale_ere_debekatuta.htm
  6. https://elpais.com/elpais/2010/10/28/actualidad/1288253818_850215.html
  7. https://eur-lex.europa.eu/LexUriServ/LexUriServ.do?uri=CELEX:32003E0482:ES:HTML
  8. {{erreferentzia|url=https://www.google.es/search?q=dirua+xahutu&ie=utf-8&oe=utf-8&gws_rd=cr&ei=345UVbOJDsXasATS5oBo
  9. .
  10. Diario Sur.
  11. {{erreferentzia|url=http://internacional.elpais.com/internacional/2014/12/17/actualidad/1418809308_848116.html
  12. EITB.
  13. Noticias de Navarra.
  14. .
  15. .
  16. {{erreferentzia|url=http://www.diariojaen.es/jaen/item/65759-dos-etarras-salen-de-la-carcel
  17. (Gaztelaniaz) El Mundo.
  18. http://www.publico.es/politica/audiencia-multiplica-cinco-numero-sentencias.html
  19. http://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/2016/11/27/los_ultimos_109_escoltas_navarra_pais_vasco_despedidos_noviembre_501627_300.html
  20. http://www.berria.eus/albisteak/128793/preso_politikoek_egindako_lanak_zentsuratu_ditu_donostia_2016k.htm
  21. http://www.berria.eus/paperekoa/5002220/007/005/2016-11-30/eta_ez_zioen_kartela_kendu_du_gasteizko_udalak.htm
  22. http://www.elmundo.es/pais-vasco/2017/01/11/58764612468aeb10528b4580.html
  23. http://www.naiz.eus/es/actualidad/noticia/20170111/el-pp-retira-la-mocion-para-quitar-a-sabino-arana-la-pasionaria-y-zumalakarregi-del-callejero-de-bilbo
  24. http://www.xlsemanal.com/personajes/20170609/imanol-arias-habla-problemas-fiscales-xlsemanal.html
  25. http://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/2017-05-02/hemeroteca_articles/policias-y-guardias-civiles-cobran-mas-plus-que-cuando-eta-atentaba
  26. http://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/2017-09-20/hemeroteca_articles/246-millones-por-peligrosidad-para-las-fse-en-cuatro-anos-sin-eta
  27. http://www.argia.eus/blogak/begizta/?p=1952
  28. http://www.expansion.com/agencia/europa_press/2018/03/20/20180320100953.html
  29. https://www.eljueves.es/news/nina-tres-anos-acusada-enaltecimiento-terrorismo-por-decir-me-guta-eta_2271
  30. http://www.deia.eus/2018/05/11/politica/euskadi/ortuzar-a-semper-que-digo-a-sus-jefes-que-soy-el-de-kanbo
  31. https://bizkai.eus/blog-berriak/ortuzar-zentzugabekeria-galanta-eajk-etaren_47295.html
  32. http://www.diariocordoba.com/noticias/sociedad/campo-gibraltar-es-nuevo-territorio-eta-denuncia-jueza_1226641.html
  33. https://www.berria.eus/albisteak/152776/kongresuak_espainiako_presidentetzatik_bota_du_rajoy_zentsura_mozio_batekin.htm
  34. https://twitter.com/maitepagaza/status/1005874101360185344
  35. https://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/2018/09/23/entrevista-jaime-ignacio-del-burgo-pnv-beneficiado-actividad-eta-612147-300.html
  36. https://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/2019-01-07/hemeroteca_articles/ocho-meses-despues-de-kanbo-la-an-aun-debate-si-eta-existe-o-no
  37. https://www.lavanguardia.com/politica/20190207/46278771062/pablo-casado-agenda-catalunya-eta-corrupcion-pp.html
  38. https://www.elmundo.es/cataluna/2019/04/08/5cab3430fdddff5c6b8b4611.html
  39. https://www.lasexta.com/noticias/nacional/pablo-casado-acusa-a-pedro-sanchez-por-apoyarse-en-proetarras-prefiere-manos-manchadas-de-sangre-a-manos-pintadas-de-blanco-video_201904085cab959a0cf2378f6d422497.html
  40. https://navarra.elespanol.com/articulo/politica/afirman-acuerdo-electoral-ciudadanos-upn-es-hacer-frente-bildu-filoetarras/20190311114349251236.html
  41. https://www.europapress.es/nacional/noticia-casado-llama-acabar-homenajes-presos-eta-ahora-saldran-condenados-anos-plomo-20190322160055.html
  42. https://www.argia.eus/albistea/terrorismoa-goratzeagatik-deklaratzea-deitu-du-ahotsainfo-ko-kide-bat-espainiako-auzitegi-nazionalak
  43. https://www.elcorreo.com/bizkaia/bildu-ficha-numero-20190401133023-nt.html
  44. https://www.kazeta.eus/es/info_kz/20190916/11-13-makro-sumarioa-akordioa-gauzatu-da-madrilen-1
  45. https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/6772825/estremerako-espetxera-urrundu-dute-jon-enparantza-abokatua-2019-urria/
  46. https://www.berria.eus/albisteak/166285/guardia-zibilak-hiru-lagun-atxilotu-ditu-nafarroan-korrikan-presoen-argazkiak-eramateagatik.htm
  47. https://www.eldiario.es/politica/Albert-Rivera-pueda-pueblos-etarras_0_901859969.htm
  48. https://madridpress.com/art/255548/rivera-quiere-ilegalizar-los-homenajes-a-terroristas
  49. https://www.publico.es/tremending/2019/09/14/un-policia-confunde-un-gora-anaita-con-un-gora-eta-en-un-partido-de-balonmano-y-twitter-explota/