Delphi metodoa

Delphi metodo» orritik birbideratua)

Delphi metodoa aurresanerako (edo aurrikuspenerako) erabiltzen den metodo sistematiko bat da, non aditu multzo batek zenbait galdetegiri hainbat aldiz erantzuten dion, aurreko txandan besteek eman duten erantzunak ikusita. Ekonomian, politikan, soziologian eta oro har iritzi ezberdinak jasotzen dituzten gaiei buruzko aurresanak egin nahi direnean erabiltzen da (adibidez, Noiz bukatuko da atzerakada ekonomikoa?). Erantzunak era arrazoitu batez eman ohi dira. Txanda bakoitza bukatutakoan, metodoaren koordinatzaileak galdetegiaren emaitza bateratuak agertzen ditu, modu anonimo batez, aipatutako arrazoiekin batera. Metodoa taldeko iritziak banako iritziak baino fidagarriagoak direlako ustean oinarritzen da. Hurrengo txandan, adituek beren iritziak birplanteatu egiten dituzte beste adituen erantzunak eta arrazoiak ikusirik. Era horretan, prozesua gutxi gorabeherako adostasun maila batera heldu ohi da, aztertzen den fenomenoari buruzko aurresan mankomuna izango dena. Prozsua bukatzen da aurrez ezarritako txanda kopuru bat burututakoan edo adostasun maila jakin batera heltzean. Emandako azken erantzunen batez besteko bat izan ohi da azken emaitza.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu