Delmira Agustini

idazle uruguaitarra

Delmira Agustini Murtfeldt (Montevideo, 1886ko urriaren 24aib., 1914ko uztailaren 6a) Uruguaiko poeta modernista izan zen.

Delmira Agustini

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDelmira Agustini Murtfeldt
JaiotzaMontevideo1886ko urriaren 24a
Herrialdea Uruguai
HeriotzaMontevideo1914ko uztailaren 6a (27 urte)
Hobiratze lekuaCentral Cemetery of Montevideo (en) Itzuli
Heriotza moduaFeminizidioa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
Lan nabarmenak
MugimenduaModernismo (Literatura Hispanoamerikarra)a
vanguardism (en) Itzuli
Genero artistikoaolerkigintza

Find a Grave: 13207389 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Lehen urratsak aldatu

Delmira Agustini Montevideon jaio zen 1886ko urriaren 24an, familia burges batean, Santiago Agustini eta Maria Murtfeldten alaba. Neskato bakarti bat izan zen, etxean bertan hezia, non frantses, musika eta pintura eskolak jaso baitzituen, maisu partikularren eskutik. Agustiniren amak izaera autoritario eta xurgatzailea zuen, eta horrek markatu zuen poeta gaztearen nortasuna. Familiaren aurrean izaera guztiz otzana zuen, baina aldi berean ia ezkutuan garatu zuen bere benetako poeta-nortasuna. Hamasei urte zituen bere poemak eta kontakizunak argitaratu zituenean orduko aldizkari ezagunetan: Rojo y Blanco eta La Pètite Révue; baita Apolo aldizkarian ere (Manuel Pérez y Curisek zuzendutako arte eta soziologia aldizkaria).[1]

Ospea eta aintzatespena aldatu

Hamasei urterekin zutabeak idazten zituen La Alborada-n. Joujou ezizenarekin sinatzen zuen «La legión etérea» izeneko sail batean ere parte hartu zuen. Bertan, bizitza kultural eta sozialean nabarmentzen ziren burgesia montevidearreko emakumeen erretratuak egiten zituen. Estilo modernistako erretratuak ziren, eta horien artean Maria Eugenia Vaz Ferreirarena nabarmentzen da.[2] Berehala bihurtu zen bizitza kulturaleko pertsonaia, beti amak lagunduta. 1907an argitaratu zuen bere lehen liburua: El libro blanco eta 1910ean Cantos de la mañana. 1912an Rubén Darío, Modernismoaren sortzailea, Montevideora iritsi zen eta olerkaria bisitatzera joan zen txundituta geratuz.[3] Los calices vacíos liburuaren hitzaurrea hitz hauekin egin zuen: «Gaur egun bertsotan idazten duten emakume guztietatik inork ez du txunditu nire gogoa Delmira Agustini bezala... Gaztelaniaz bere errugabetasunaren eta maitasunaren harrotasunean emakumezko arima bat agertzen den lehen aldia da, bere gorespenean Santa Teresa Jesusena izan ezik... Neskato eder honek bere izpirituaren agerkunde lirikoan jarraitzen badu, orain arte bezala, harrituko du gure espainierazko mundua... Izan ere, oso emakumea izateagatik, inoiz esan ez diren gauza bikainak esaten ditu».[4]

Ezkontza eta hilketa aldatu

Agustini Enrique Job Reyes merkatari gaztearekin ezkondu zen 1913ko abuztuaren 14an eta, berrogeita hamahiru egun geroago, gurasoen etxera itzuli zen.[5] Denbora horretan Manuel Ugarte idazle argentinarrarekin karteatzen hasi zen, Montevideon ikusi ohi zuena.[6] Dibortzio prozesuan zegoela, behin baino gehiagotan bisitatu zuen senarra. Honek amari egozten zion hausturaren arrazoia, Maria Murtfeldtek harengan zuen eraginari. Ezkontzaren desegitearen epaia 1914ko ekainaren 5ean izan zen. Uztailaren 6ko arratsaldean, Enriquek alokatutako gela batean elkartzeko deitu zion, han buruan bi aldiz tiro egin zion, eta gero bere buruaz beste egin zuen.[7] Heriotza bortitz hori garrantzi mediatiko handikoa izan zen, eta prentsak maitasun irrazional baten biktima gisa aurkeztu zituen biak.[8] Lagun batzuen testigantzaren arabera, Enriqueren gela poetaren oroitzapenez eta argazkiz beteta zegoen.[6]

Obra aldatu

Estiloa aldatu

Bere poesia garaiko korronte modernistan inskribatu zen, baina poetaren ariman gordetzen ziren sentimenduak inolako trabarik gabe adieraz zitekeenean, bere hitzek dimentsio egiazkoagoa hartzen zuten poema bikainak sortuz: «Explosión», «Íntima», «Lo inefable», «Visión», «Otra estirpe», «Plegaria».

Zama erotiko handiarekin, bere poemek ildo modernistari jarraitzen diote eta feminismoz, sinbolismoz, sentsualitatez eta sexuz beteta daude.[9] Agustiniren arima, «Iragazkirik eta baldintzapenik gabea», agerian geratzen da Los cálices vacíos poemarioan. Obra, gainera, bere ni-ra eraman zuen bidea desegiteko gonbita da.[10]

Bere lehen poemetan, zisne eta lakuen irudiekin, loto-loreekin eta marmolaren distira duten lorategi lurrintsuekin garatzen da bere erotismoa. Baina bere poesiak bilakaera bat izan zuen eta maitasunari modu benetakoagoan kantatu zion, diskurtso modernista irudi ausart eta ez oso konbentzionalekin eraldatuz.[11] Emakume batek sortutako hizkuntza erotikoaren ikuspegi berri bat eman zuen. Lehenengo miresmena sortu zuen, baina gero bere garaikideen nahasmena eragin zuen.[6]

Mitoa aldatu

Bere talentua aitortua izan zen arren, bere poesiaren karga erotiko handiaren ondorioz, kritikak indar handiagoa eman zion bere edertasunari eta aura etereoari. Horrela jaio zen «Delmira mitoa», balio anbibalentearekin: alde batetik, «Neskato birjinala» zegoen, eta, bestetik, «Erosen pitonisa». Horrekin, senak sortutako idazkera azpimarratzen zen. 1913an Los cálices vacíos argitaratu zenean, eskandalua handiagoa izan zen, ez baitzen ulertzen emakumea desiraren subjektua izatea. Bertan, emakume gisa izandako esperientziez hitz egin zuen ikuspegi modernista batetik.[2]

Lanak aldatu

  • El libro blanco (Frágil) (1907).
  • Cantos de la mañana (1910).
  • Los cálices vacíos (1913).

Hil ondoko edizioak: aldatu

  • El rosario de Eros (1924).
  • Los astros del abismo (1924).
  • Correspondencia sexual (1969).

Korrespondentzia aldatu

  • Correspondencia íntima Arturo Sergio Visca argitaletxea(1969)

Memoriala aldatu

Montevideo hiriak Delmira Agustini eta genero-indarkeriaren biktima guztiei eskainitako memoria-gune bat du Andeak 1206 kalean, Agustini senar ohiak hil zuen lekuan. Martin Sastre artistaren lana da, eta 2014an inauguratu zuten, poeta hil zutenetik 100 urte bete zirenean.[12]

Erreferentziak aldatu

  1. (Alemanez) Apolo. Revista de Arte y Sociología – FID IAI. (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  2. a b Cervantes, CVC Centro Virtual. «CVC. Delmira Agustini. Biografía, 1 de 2.». cvc.cervantes.es.
  3. Txantiloi:Other Silva, Thiago Marinho da. (2019-12-11). O erotismo velado: uma análise da poesia de Delmira Augustini. (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  4. «Los cálices vacíos» Biblioteca Digital Hispánica (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  5. Cervantes, CVC Centro Virtual. «CVC. Delmira Agustini. Cronología.». cvc.cervantes.es..
  6. a b c (Gaztelaniaz) Caballe, Anna. (2003). La pluma como espada: del romanticismo al modernismo. Circulo de Lectores ISBN 978-84-226-9864-7. PMC 897578211. (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  7. (Gaztelaniaz) Jiménez Faro, Luzmaría. (2014). Poetisas suicidas y otras muertes extrañas. Ediciones Torremozas ISBN 978-84-7839-560-6. PMC 881724233. (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  8. (Gaztelaniaz) «La trágica muerte de la poetisa Delmira Agustini» El Editor (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  9. Rodríguez Monegal, Emir. Sexo y poesía en el 900. Los extraños destinos de Roberto y Delmira. Montevideo: Alfa..
  10. García Gutiérrez, Rosa. (2014). Los cálices vacíos. Delmira Agustini,. Sevilla, Point de Lunettes ISBN 978 84 96508 73 9...
  11. Cervantes, CVC Centro Virtual. «CVC. Delmira Agustini. Acerca de: «Delmira Agustini, una feminidad desplegada» por Samuel Serrano.». cvc.cervantes.es..
  12. «Memorial en homenaje a Delmira Agustini - Montevideo Portal» web.archive.org 2016-03-04 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).

Bibliografia aldatu

  • Agustini, Delmira (1999). Alejandro Cáceres, ed. Poesías completas. Montevideo: Ediciones de la Plaza. 
  • Bruña Bragado, María José (2005). Delmira Agustini. Dandismo, género y reescritura del imaginario modernista. Berna: Peter Lang.
  • Bruña Bragado, María José (2008). Cómo leer a Delmira Agustini. Algunas claves críticas. Madril: Verbum.
  • Fernández dos Santos, Mirta (ed.) (2019). La recepción crítica de la obra de Delmira Agustini por sus contemporáneos: a través de su correspondencia inédita y poco difundida. Madril: Iberoamericana / Frankfurt a.M.: Vervuert.

Kanpo estekak aldatu