Delfosko Sibila Arte eta kultura klasikoaren andre apaiz profeta zen, kultura horren bost sibilen arteko garrantzitsuenetariko bat. Ospetsuena Kumasen zegoen. Pertsona hauen historia mitologiarekin nahasten da.

Michelangelok Kapera Sixtinoan Delfosko Sibilaren erretratua egin zuen.

Datu batzuk aldatu

Pausaniasen arabera,[1] sibila hau Troiako Gerra baino lehen bizi izan zen, K.a. XI. mendearen inguruan. Pausaniasek jaso zituen berari buruzko berriak II. mendean izan zen eta informazio horien iturria jendearen esanetan aurkitu zuen. Sibila hau Apoloren apaiz emakume izan zen pitonisaren aurrekaria izango zen, K.a. VIII. mende ingurukoa.[2] Antzinako Greziaren eta Erromaren kulturan sibilak emakumeak baziren, gizonezkoak bakis ziren.

Mitoa aldatu

Pausaniasek zera zioen: Sibila "gizonen eta jainkoen artean jaio zne, itsas-munstroen eta ninfa hilezkor baten alaba".[3] Egile horren esanetan Sibila Troiako Gerra baino lehen, Troadetik Delfosera joan zen. Dirudienez Samosen egon zen, Klaros eta Delos bisitatu zituen, eta Troaden hil zen. Haren bizitzak gizakien bederatzi belaunaldiena iraun zuen. Hil ondoren, ahots erraria bihurtu zen. Ahots horrek gizakiei etorkizuna argitzeko mezuak ematen omen zizkien baina ez modu garbi batez, asmakizun ilunez bitartez baizik.

Erreferentziak aldatu

  1. Pausanias 10.12.1
  2. Bowden, Hugh, Classical Athens and the Delphic Oracle. Divination and Democracy. Cambridge: Cambridge University Press, 2005. ISBN 0-521-53081-4. Cf. 14 or. "They may learn about the mysterious Delphic Sibyl, a mythical prophetess unrelated to the traditions of the oracle itself".
  3. Pausanias 10.12.3

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu