Dele Alli

futbolari britainiarra

Bamidele Jermaine Alli (Milton Keynes, Inglaterra, 1996ko apirilaren 11an), Dele Alli izenarekin ezagutua, britainiar futbolari bat da erdilari gisa jokatzen duena Everton F. C. Inglaterrako Premier League-ean. Kehinde Alli eta Denise Alliren semea da, baina aitak familia utzi zuen bera jaio aurretik. Bi urtez jarraian (2016an eta 2017an) urteko jokalari gaztearen PFA saria jaso du.

Dele Alli

(2020)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBamidele Jermaine Alli
JaiotzaMilton Keynes1996ko apirilaren 11 (28 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaThe Radcliffe School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Milton Keynes Dons F.C.2011 / 20156218
England national under-17 association football team2012 / 201390
England national under-18 association football team2014 / 201420
England national under-19 association football team2014 / 201540
Tottenham Hotspur Football Club2015 / 2022ko urtarrila18151
England national under-21 association football team2015 / 201520
Milton Keynes Dons F.C.2015 / 2015124
Ingalaterrako futbol selekzio nazionala2015 / 2019373
Everton Football Club2022ko urtarrila / ezezaguna
Beşiktaş JK2022ko abuztua / 2023ko ekaina132
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Kirol zenbakia20
Pisua76 kilogramo
Altuera188 zentimetro

Facebook: DeleAlliOfficial Twitter: dele_official Instagram: delealli36 FIFA: 401298 UEFA: 250058217 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Milton Keynes Dond F.C aldatu

Prestakuntza lasterra aldatu

Dele 11 urterekin hasi zen Milton Keynes Dons futbol taldean, haur hezkuntza amaitu eta lehen hezkuntza hastean. 2011-12 denboraldian lehen aldiz deitu zuten 15 urterekin profesionalekin kontzentratzeko. Urte berean FA Cupeko lehen kanporaketa jokatu zuten, Dele 3 partidetara deitua izan zen baina ez zuen minuturik jokatu.

Futboleko heldutasuna aldatu

2012-2013 denboraldirako Karl Robinson entrenatzaileak Dele Alli talde profesionalera igo zuen, 16 urterekin. Football League One-ko lehen partidarako deitu zuten, baina ez zuen minuturik izan, eta hasiera batean erreserbako taldearekin jokatu zituen partidak.

Titulartasuna aldatu

2013-14 denboraldian, 37 partidatan 7 gol lortu zituen, Notts Countyren aurkako bere lehen hat-tricka barne. Kanpaina honetan taldeko jokalari gazte onena izendatu zuten.

2014-15 denboraldia klubaren historiako garaipenik garrantzitsuena lortuz hasi zuen, 2014ko abuztuaren 26an Manchester United klubari 4-0 irabaziz, Leagueko bigarren errondan.

Tottenham Hotspur F.C. aldatu

Lehen seihilabete ona izan zuen, 33 partidatan 12 gol sartu zituen eta 5 asistentzia eman zituen. Beraz, Tottenham Hotspur Football Clubek fitxatzea erabaki zuen 2015eko otsailean, 7 milioi euro inguru ordainduz.

MK Dons-a lagapena aldatu

Milton Keynes Dons taldean aritu zen denboraldi amaierara arte. Dons taldea Hirugarren Mailako bigarren postuan geratu zen, Delek 39 partida jokatu zituen, denak titular gisa, 16 gol sartu zituen, 9 asitentzia eman zituen eta Football League Championship-era igotzea lortu zuten. Final-zortzirenetara iritsi ziren ligako kopan, 2-1 galdu zuten Sheffield Uniteden aurka, Delek 4 partida jokatu zituen eta 2 asistentzia eman zituen. Gainera FA Cup jokatu zuen, partida bat jokatu zuen eta Chesterfielden aurka galdu zuten. Gainera, One Ligako jokalari gazterik onena, MK Donseko jokalaririk onenaren eta 2014-15eko One Ligako talderik onenaren sariak jaso zituen.

Debuta eta sendotzea Inglaterran aldatu

Tottenham-ekin elkartu egin zuen 2015-16 denboraldia hasteko Premier League-n 2015eko abuztuaren 8an bere debuta egin eben, 1-0 galdu zuten Manchester United-en aurka. Bere talde berriarekin egin zuen lehen gola abuztuaren 22an izan zen, Leicester City-ren aurkako partida batean, partidako lehen gola egin zuen. Azaroaren 6an Golden Boy sarirako izendatu zuten, Europan jokatzen duten munduko 21 urtez azpiko 40 jokalari onenen artean. Premier Leagueko bere lehen denboraldia 10 golekin eta 33 partidatan bederatzi asistentziarekin amaitu zuen. 2016ko urtarrilaren 23an Crystal Palaceren aurka sartutako gola BBC Match of the Day-k denboraldiko gola izendatu zuen.

Bigarren denboraldian hamazortzi gol egin zituen Premier League-n. Txapeldunen Ligan ere debuta egin zuen, multzoen fasean CSKAren aurka gol bat lortuz.

Everton F.C aldatu

2022ko urtarrilaren 31n, Londreseko taldean sei denboraldi eta erdi egin ondoren, Everton F. C. taldera lekualdatu zen. Talde horrekin bi urte eta erdirako sinatu zuen kontratua.

Selekzio nazionala aldatu

Beheragoko kategoriak aldatu

Internazionala izan da Inglaterrarekin sub-17, sub-18, sub-19 eta sub-21 kategorietan

2013ko UEFAko 17 urtez azpiko Europako Txapelketako elite mailako kanporaketa jokatu zuen, eta Ingalaterrako selekzioa kanporatua izan zen multzoen fasean, Delek 3 partidak jokatu zituen.

2015. urtean 19 urtez azpiko Europako UEFA Txapelketarako sailkapena jokatu zuen nominaren zati bat egin zuen, non 3 partidak irabaztea eta elite mailako kanporaketara sailkatzea lortu zuten. Hala eta guztiz ere, Dele ez zuten hurrengo faserako deitu eta Ingalaterrak ez zuen azken fasera pasatzea lortu.

 
Dele Inglaterreko entrenamenduetan

Selekzio absolutua aldatu

2015eko urriaren 1ean deitu zuten lehen aldiz Ingalaterrako selekzioa, Eurokoparako sailkatzeko 2 partida jokatzeko. Estoniaren aurkako partida batean debutatu zuen, minutuan sartu zen eta 2 eta 0 irabazi zuten. Urriaren 12an bankuan egon zen berriro Lituaniaren aurka eta 67. minutuan sartu zen, azkenean 3 eta 0 irabazi zuten eta Frantziako 2016ko Eurokoparako sailkatu ziren. Hurrengo egunetan deitu zuten lagunarteko bi partida jokatzeko.

Azaroaren 13an Espainiaren aurka jokatu zuen, 63. minutuan sartu zen, baina 2 eta 0 galdu zuten. Ingalaterrak Frantzia hartu zuen Wembley-en, partida azaroaren 17an jokatu zen, lehen aldiz Alli titular izan zen, 39. minutuan Ingalaterrako selekzio absolutuarekin bere lehen gola sartu zuen, azkenean 2 eta 0 irabazi zuten.

2016ko Eurokopa Frantzian jokatzeko 23 jokalariko zerrendan sartu zuen entrenatzaileak. 2016ko ekainaren 11n, Eurogunean debuta egin zuen, eta multzoen faseko lehen partidan Errusiaren aurka jokatzeko titular izan zen. Ingalaterra final laurdenetaraino iritsi zen eta Islandiak eliminatu zituen. Delek 4 partida jokatu zituen eta hiru titular gisa hasi zituen.

2018ko maiatzaren 16an, entrenatzaileak 23 jokalariko zerrendan sartu zuen 2018ko Munduko Futbol Kopan parte hartzeko. Txapelketan zehar, taldea finalerdietara iritsi zen, bost partida jokatu zituen eta gol bat lortu zuen Suediaren aurka.

Bizitza Pribatua aldatu

Dele Allik haurtzaro zaila izan zuen. Bere aita printze afrikar bat zen eta abandonatu egin zuen. Horregatik, kamisetan Dele jartzen du, eta ez Alli edo Dele Alli.

Alli Milton Keynesen jaio zen, aita Nigeriarra eta ama ingelesa dauka. Hasieran, amak alkoholarekin arazoak zituen. Bederatzi urte zituela, Nigeriara joan zen bizitzera aitarekin, eta han bi urte eman zituen Milton Keynesera itzuli aurretik, amarekin bizitzera.

13 urte zituela, Alan eta Sally Hickforden familia-etxera joan zen bizitzera. MK Dons-eko beste futbolari gazte baten gurasoak ziren, eta "adopziozko gurasoak" zirela esan zuen, nahiz eta ez zuten legalki adoptatu. 2016ko udan, Allik bere abizena kamisetetan erabiltzeari uztea erabaki zuen, Alli abizenarekin inolako loturarik ez zuelako, eta horren ordez "Dele"-ren alde egin zuen.

Estatistikak aldatu

Kluba Kat. Denbor. Liga Nazioarteko

Kopak

Nazioarteko

Toneoak

Totala
Part. Golak Asist. Part. Golak Asist. Part. Golak. Asist. Part. Golak Asist.
Milton Keynes Dons Inglaterra 3.ª 2011-12 0 0 0 0 0 0
2012-13 2 0 0 5 1 0 7 1 0
2013-14 33 6 3 4 1 1 37 7 4
2014-15 39 16 9 5 0 2 44 16 11
Totala klub 74 22 12 14 2 3 0 0 0 88 24 15
Tottenham Hotspur Inglaterra 1.ª 2015-16 33 10 9 4 0 0 9 0 2 46 10 11
2016-17 37 18 7 5 3 2 8 1 2 50 22 11
2017-18 36 9 10 9 3 2 5 2 4 50 14 16
2018-19 25 5 3 5 2 2 8 0 3 38 7 8
2019-20 25 8 4 6 0 1 7 1 1 38 9 6
2020-21 15 0 1 4 0 0 10 3 3 29 3 4
2021-22 19 1 0 3 0 1 5 1 0 18 2 1
Totala klub 181 51 34 36 8 8 52 8 15 269 67 56
Everton F. C. Inglaterra 1.ª 2021-22 11 0 0 0 0 0 11 0 0
Totala klub 11 0 0 0 0 0 0 0 0 11 0 0
Totala karreran 266 73 46 50 10 11 52 8 15 368 91 72

Errefereantziak aldatu

Kanpo estekak aldatu