Dekkango basalto plataforma

Dekkango basalto plataforma munduko probintzia bolkaniko handienetarikoa da. 500.000 kilometro karratuko eremua betetzen du eta >2000m-ko lodiera dauka. Indiako mendebaldean eta erdialdean dago kokatua eta duela 60-68Mu bitartean sortu zen Kretazeoaren bukaeran.

Dekkango basalto plataforma
Datu orokorrak
Motatrap (en) Itzuli eta large igneous province (en) Itzuli
Azalera500.000 km²
Geografia
Map
Koordenatuak18°51′00″N 73°43′00″E / 18.85°N 73.716666666667°E / 18.85; 73.716666666667

Sorrera aldatu

Deccango plataformaren sorrera azaltzeko bi teoria planteatzen dira. Bien artean indar gehiena duena mantu gorakor baten ondorioz sortu denarena da. Teoria honen alde egiten duten ikertzaileek argi dituzte bi gauza:

  1. Dekkango basalto-plataforma Indiaren azpian zegoen luma gorakor baten ondorioz sortu zen, Kretazeoaren bukaeran.
  2. Gaur egun luma gorakor hori, Afrikako plakaren azpitik dago kokatuta.

Bestalde, beste ikertzaile batzuek uste dute Dekkango basalto plataforma mikroplaken mugimenduen ondorioz sortua dela.

Osaera kimikoa aldatu

Dekkango basalto plataformaren osatzen duen labaren %95 baino gehiago basalto tolteitikoak dira. Horretaz gain, baditu beste osagai batzuk ere:

Plataformaren ipar-ekialdean mantuko xenolitoak ere aurkitu izan dira.

Eragina aldatu

Dekkango basalto-plataforma dinosauroen desagerpena eragin zuen suntsipen masiboaren eragiletzat jo izan da. Basalto-plataforma osatzen zuten basaltoak duela 65-60 Ma bitartean garatu ziren, pultsu bolkaniko desberdinetan. Erupzioetan askatutako sulfurozko gasak oso kaltegarriak izan ziren, garai hartan bizi ziren bizidun guztientzat. Horretaz gain, askatutako gas horiek aldaketa klimatikoan eragina izan zuten, aldaketa klimatiko global bat eraginez. Erregistratutako datuen arabera, tenperatura 2 °C jaitsi zen.  

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu