Deflaktatzailea magnitude ekonomiko bati inflazioaren eragina ezabatzea da. Zehazkiago, balio nominalaz neurtzen den magnitude ekonomiko bat deflaktatu egiten da, balio errealera edo prezio konstanteetara bihurtzen denean, aldiz aldiko balioak alderagarriak izan daitezen, inflazioa ezabatuz. Adibidez, langile batek jaso dituen urte batzuetako soldatak alderatzeko, inflazioaren eragina ezabatu behar zaie, nominalki gehiago irabazteak ez baitu esan nahi errealki gehiago irabazten denik, erosteko ahalmena inflazioaren eraginez berdina edo txikiagoa izan daitekeelako.

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Inflazioa zer den, zergatik gertatzen den eta zer ondorio dituen azaltzen duen bideoa.

Deflaktatzaile gisa, prezioen bilakaera azaltzen duen zenbaki indize bat erabili ohi da, balio nominalak horrekin zatituz. Adibidez, 2010 urteko soldata 2000 urteko prezioetara deflaktatzeko, 2000-2010 bitartean izandako prezio-igoerarekin zatitu behar da: adibidez eta zehazkiago, 2010 urteko prezioen indizea, oinarritzat 2000 urtea harturik, 120 bada, bitarte horretan prezioak %20 igo direla esan nahi du; 2010 urteko soldata (prezio konstanteetan edo prezio-igoera baztertuz) zenbat igo den jakiteko, soldata zati 1.20 egin beharko da eta emaitza 2000 urteko soldatarekin alderatu.

Kanpo estekak aldatu

Wikiliburuetan liburu bat dago honi buruz:
Deflaktazioa