Deabruaren hiztegia Ambrose Bierce idazle estatubatuarraren liburu ezaguna 1911. urtean kaleratu zen. Sailkatzeko garaian ez da liburu erraza, funtsean hainbat definizio original, sarkastiko eta xelebrekeriaren bilduma izanik.

'Deabruaren hiztegia'
Datuak
IdazleaAmbrose Bierce (1911)
Argitaratze-data2000
GeneroaHiztegia
Jatorrizko izenburuaThe Devil's Dictionary
ArgitaletxeaNeale Publishing (en) Itzuli
Herrialdea AEB
BildumaLiteratura Unibertsala
Orrialdeak303
Formatua130x195x20
OCLC49294964
Euskaraz
Izenburua'Deabruaren hiztegia'
ItzultzaileaXabier Olarra

Historia

aldatu

Gero Deabruaren Hiztegia izango zena 1881ean astekari batean hasi zen argitaratzen, eta oso tarteka jarraitu zuen 1906ra arte. Urte horretan zati handi bat liburu moduan plazaratu zen, The Cynic's Word Book (Zinikoaren Hitzen liburua) izenburupean. Lanak hasieran ez zuen oso harrera ona izan. Behin betiko bertsioa 1911n argitaratu zen. 1955ean frantsesezko itzulpena argitaratu zen, Jean Cocteauren hitzaurrearekin. Euskaraz 2000.urtean plazaratu zen, Xabier Olarraren itzulpenaz.

Egitura

aldatu

Goian aipatu den moduan, liburua definizio bilduma bat da, hiztegi moduko liburua, alegia. Hitzaren ondoren definizioa ez bada jasotzen, poema bat edo narrazio txiki bat azaltzen du. Hori guztia tonu ziniko eta zorrotzez. Bierceren lumak gizarte osoa kritikatzen du: ohiturak, politikariak, emakumeak, literatura...[1]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu