Deabruaren besaulkia (kondaira)

Deabruaren besaulkia Valladolideko Museoan erakusten den XVI. mende erdiko intxaur zurezko aulkia da. Aulkiaren besoak desmuntagarriak dira. Betidanik madarikatu ospea izan du eta, horregatik, Valladolideko Unibertsitate zaharrean zegoenean bertako kaperaren sabaitik buruz behera gordetzen zen. Besaulkian esertzen dena, diotenez, hiruzpalau egunetan hiltzen omen da. Beste iritzi batzuen arabera, esertzen denak mundu osoko jakinduria bilduko du.

Deabruaren besaulkia egun.

Kondaira

aldatu

Kondairaren jatorria 1550. urtean dago. Urte hartan giza anatomiaren lehenengo katedra ireki zen Espainian. Bertan, errege baimen bati esker, giza-gorputzen disekzioak hasi ziren egiten. Fakultate horretara 22 urteko gazte portugaldar eta sefardi bat zihoan, Andrés Proaza izenekoa. Gazte horrek anatomiarekiko interes handia omen zuen.

Katedra ireki zen urte berean 9 urteko haur bat desagertu zen. Orduan, Esgueva kaleko auzkokideak, Andrés gaztearen etxetik zetozen negarrak eta intziriak hasi ziren entzuten. Halaber, etxeko isurbidetik Esgueva ibaiaraino ur odoleztatua ateratzen zela baieztatu zuten. Auzokideek autoritateari ikusitakoa kontatu zioten eta etxea miatzeko agindua eman zen. Hori egin zutenean, bertako sotoan, egurrezko mahai batean gainean, desagertutako haurraren gorpuzkinak aurkitu zituzten, bizirik egindako autopsia egin izan bailitzaion. Zakur eta katu askoren gorpuzkinak ere aurkitu zituzten.

Andresek, preso eta torturapean, egindakoa aitortu eta dena deabruaren agindupean egin zuela esan zuen. Hark kontatutakoaren arabera, besaulkian Andrés esertzen zenean deabrua idazmahaiaren atzean egoten zen eta berarekin komunikatzen zen, autopsiak egiteko aginduak emanez. Besaulkian esertzean deabruak munduko jakinduria guztia eskaintzen zion. Auzokideek etxea arakatu zuten aipatutako besaulkia aurkitu arte.

Inkisizioak Proaza suan hiltzera kondenatu zuen (zenbait bertsiotan urkatua izan zen). Ikaslearen gauzak enkantean atera zituzten baina, zuten fama zela eta, inork ez zituen erosi. Besaulkia Valladolideko Unibertsitatearen esku gelditu zen.[1]

Maldizioa

aldatu

Geroztik heriotza misteriotsu batzuen kasuak narratu dira. Esaterako, XIX. mendean, nekatuta zegoen atezain bat bertan eseri omen zen. Handik hiru egunetara besaulkian eserita eta hilda agertu zen. Horregatik kaperan zintzilatu zen, inor gainean eseri ez zedin. Kondairaren arabera, besaulkia ezin da txikitu eta eseri eta bizirik ateratzeko medikuntzari buruzko ezagupen handiak eduki behar dira.[2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu