Daziarrak (latinez: Daci; antzinako grezieraz: Δάκοι, Δάοι, Δάκαι[1]) Dazian, Karpatoak eta Itsaso Beltzaren mendebaldeko kostalde artean, bizi zen herriaren kideak izan ziren. Eskualdeak egungo Errumania eta Moldaviaz gain, Ukraina, ekialdeko Serbia, iparraldeko Bulgaria, Eslovakia, Hungaria eta hegoaldeko Polonia ere hartzen zituen.

Daziar gerlarien estatuak Erromako Konstantinoren arkuan.

Daziarrek dazieraz egiten zuten, egun ezezaguna dena, baina ziur asko trazierarekin loturak zituena. Edonola ere, bere auzokoak ziren Eszitiarrek eta zeltek eragina ere izan zuten bere kulturan.

Lehendabizikoz erromatar iturrietan agertu ziren eta, autore klasikoek, aho batez, daziarrak geten adar bat bezala hartu zuten. Estrabonek, daziarrak, Panoniako ordokian eta Transilvanian bizi ziren getak zirela zehaztu zuen; getak, berriz, Itsaso Beltzaren kostaldean (Eszitia Txikian) bizi ziren bitartean.

Erreferentziak aldatu

  1. Dionisio Periegeta,. (1828). Graece et Latine. 1 Libraria Weidannia, 145 or..

Kanpo estekak aldatu