David Martínez de Aguirre
David Martínez De Aguirre Guinea (Gasteiz, Araba, 1970eko urtarrilaren 10a) euskal domingotar apaiza da eta 2014tik Puerto Maldonadoko Bikariotza Apostolikoaren apezpiku laguntzailea da.[1]
David Martínez de Aguirre | |||||
---|---|---|---|---|---|
2015eko ekainaren 23a - Elizbarrutia: Apostolic Vicariate of Puerto Maldonado (en)
2014ko uztailaren 8a - Elizbarrutia: Izirzada (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Gasteiz, 1970eko urtarrilaren 10a (54 urte) | ||||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | apaiz katolikoa, misiolaria eta apezpiku katolikoa | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Erlijio-ordena | domingotar |
Davidek Gasteizko Santa María Ikastetxean egin zituen lehen eta bigarren mailako ikasketak. 1993tik 1995era Valladolideko Filosofiako Goi-mailako Institutuan ikasi zuen eta ondoren, 1995etik 1998ra Salamancako San Esteban Teologia Fakultatean. Teologia Biblikoan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean.
1993ko irailaren 18an egin zituen boto handiak. 1999ko abenduaren 11an apaiztu zen.