Das Lied der Deutschen
Das Lied der Deutschen edo Deutschlandlied (euskaraz: «Alemaniarren abestia edo Alemaniaren abestia») Alemaniako ereserkia da. Hitzak August Heinrich Hoffmann von Fallerslebenek idatzi zituen 1841ean. Musika Joseph Haydnek moldatua da. Hain zuzen 1797ko hari-tresnerako kuarteto (Kaiserquartett) baten zati bat da. Partitura bera, Leopold Haschkaren hitzekin, Austria-Hungariako Inperioko ereserkia zen.
Das Lied der Deutschen | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Egilea | August Heinrich Hoffmann von Fallersleben |
Sorrera-urtea | 1841 |
Argitaratze-data | 1841 |
Jatorrizko izenburua | Das Lied der Deutschen |
Jatorrizko herrialdea | Alemania |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | alemana |
Tonoa | Mi bemol maior |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua |
Gott erhalte Franz den Kaiser (en) ![]() |
| |
| |
Hitzak | August Heinrich Hoffmann von Fallersleben |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Joseph Haydn |
Gaur egun, hirugarren estrofa baino ez da ereserkia: abesti osoa 1922an bihurtu zen Alemaniako ereserki, Weimarko Errepublikaren garaian. Hirugarren Reichean, ereserki honetako lehenengo bertsoa baino ez zen abesten, eta ondoren nazi alderdiaren Horst Wessel Lied abesten zuten. 1952an, Alemaniako Errepublika Federalak (AEF) Deutschlandlieden hirugarren estrofa hartu zuen ereserkitzat, eta gaur egun hori da Alemaniako de facto ereserkia.
HitzakAldatu
AlemanezAldatu
|
EuskarazAldatu
|