Ireki menu nagusia

Darío Regoyos

margolaria

Darío Regoyos Valdés (Ribadesella, Asturias, Espainia, 1857ko azaroaren 1a - Bartzelona, Katalunia, 1913ko urriaren 29a) espainiar pintorea izan zen.

Darío Regoyos
Darío de Regoyos y Valdés - Autorretrato.jpg
Autoerretratua
Bizitza
Izen osoa Darío de Regoyos y Valdés
Jaiotza Ribadesella1857ko azaroaren 1a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Bartzelona1913ko urriaren 29a (55 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Minbizia
Hezkuntza
Heziketa Académie Royale des Beaux-Arts Itzuli
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Lantokia(k) Herbehereak
Kidetza Kurding Club
Les XX Itzuli
L'Essor Itzuli
Euskal Artisten Elkartea
Mugimendua Inpresionismoa

BiografiaAldatu

Arkitekto baten semea zen. San Fernandoko Arte Ederretako eskolan egin zituen pinturako ikasketak.

Parisa joan zen 1880an eta Bruselara, gero. Ensor, Rodin eta Signacekin batera, ohiko arauen kontra zegoen "XXak" Belgikako pintore taldeko kide izan zen. Talde horrek antolatutako erakusketetan parte hartu zuen 1884-1893 urteetan.

Bidaia ugari egin zituen, Euskal Herrira, besteak beste, europar pintore eta idazleekin batera; 1888an Espainian zehar egindako bidaian La España Negra bilduma egin zuen. Lan horretan Espainiako eta Euskal Herriko irudiak, dramatikoak askotan, agertzen dira, batez ere.

Lehen lanetan iluntasuna nagusia bazen ere, inpresionismoaren eraginez kolore argiagoak eta biziagoak erabili zituen gero. Oso erakusketa garrantzitsu eta arrakastatsuak egin zituen Euskal Herrian eta Europako beste zenbait herritan.

1898an Donostian bizi izan zen eta Bartzelonan eman zituen bere bizitzako azken bi urteak.

Inpresionismoarekin harreman handiena izan zuen espainiar pintorea izan zen. Lan nagusiak: Pueblo de la costa cantábrica, Paisaje, Diligencia en Segovia eta El aguacero.

Irudi galeriaAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Darío Regoyos  

ErreferentziakAldatu