Gdańsk

Danzig» orritik birbideratua)

Gdańsk[1] (polonieraz: Gdańsk; kaxubieraz: Gduńsk; alemanez: Danzig) Baltikoko itsasaldean kokatutako Poloniako hiria eta, 1999tik Pomeraniako voivoderriko hiriburua. Vistula (Wisła) eta Motława ibaien alboan dago. 456.967 biztanle ditu (2010) eta Sopot eta Gdyniarekin batera, 750.000 biztanle inguruko metropoli eremua osatzen du.

Gdańsk
Gdańsk
Gduńsk
Danzig
hiri handia
Goian: Gdańskeko erdialdea. Erdian: Motlawa ibaia eta Hiri Zaharra gauez, Leihoko emakumea eta Neptuno iturria. Behean: Długi Targ plaza eta Hirugarren milurteko Joan Paulo II.a zubia. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Polonia
VoivoderriaPomerania
KonderriaGdańsk
AlkateaPaweł Adamowicz
Izen ofizialaGdańsk
Jatorrizko izenaGdańsk
Gduńsk
Posta kodea80-008–80-958
Geografia
Koordenatuak54°20′54″N 18°39′14″E / 54.3482907°N 18.6540233°E / 54.3482907; 18.6540233
Map
Azalera262 km²
Altuera-1,5 - 180,1
MugakideakSopot, Gdynia, Kartuzy barrutia, Gdańsk barrutia, Nowy Dwór Gdański barrutia, Gdańskeko golkoa, Żukowo udalerria, Kolbudy udalerria, Pruszcz Gdański landa-udalerria, Pruszcz Gdański, Cedry Wielkie udalerria eta Stegna udalerria
Demografia
Biztanleria486.022 (2021eko martxoaren 31)
21.768 (2017)
alt_left 255.861 (%52,6) (%47,4) 230.161 alt_right
Dentsitatea1.827,15 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraX. mendea
Telefono aurrizkia58
Ordu eremuaUTC+01:00 eta Europa Erdialdeko Ordua
Hiri senidetuakVilnius, Astana, Bremen, Bytów (en) Itzuli, Cleveland, Kaliningrad, Marseilla, Niza, Odesa, Rotterdam, Sefton (en) Itzuli, San Petersburgo, Turku, Bartzelona, Helsingør, Rouen, Newcastle upon Tyne, Shanghai, Palermo, Omsk, Gante, Kalmar udalerria, Navapolack (en) Itzuli eta Rijeka
MatrikulaGD
http://www.gdansk.pl

Monumentu ugari ditu, besteak beste, udaletxea, XIV-XV. mendeetakoa, armategi handia, XVII. mendekoa eta Andre Mariaren eliza, XIV-XV. mendeetakoa. Bigarren Mundu Gerraren ondoren eraberritu egin dira gehienak, hiria suntsiturik geratu baitzen. Kultura, jakintza, merkataritza eta industria hiri garrantzitsua da.

Geografia eta klima aldatu

      Datu klimatikoak (Gdansk 1971-2000)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1.4 2.1 5.5 10.1 15.6 19.0 21.0 21.3 16.9 12.0 6.0 2.9 11.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3.4 -3.0 -0.5 2.7 7.4 11.0 13.3 13.1 9.7 5.8 1.5 -1.6 4.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 24.6 17.9 22.4 29.5 48.9 63.5 66.7 55.8 54.9 47.4 42.0 33.7 507.3
Iturria: [2]

Historia aldatu

Ekialdeko Pomerania edo Pomereliako dukerriko hiri nagusia izan zen X. mendetik aurrera. Poloniako koroaren esku geratu zen 1295ean, eta 1309. urtean Ordena Teutonikoak hartu zuen bere mendean. 1350ean Hansako hiri bihurtu zen, eta 1454an, germaniarrak egotzi ondoren, Poloniako erregearen agintepeko estatu libre bilakatu zen (1466, Torungo Bakea). Handik aurrera, Baltikoko portu nagusietakoa izan zen. Erreformaren aldera jarri eta gero (1523), Poloniako errege katolikoaren aurka jazarri zen, baina Eztebe Báthory erregeak zapaldu zuen matxinada.

Poloniaren bigarren banaketaren ondoren (Grodnoko hitzarmena, 1793), Danzig Prusiako koroaren eskuetara igaro zen. Frantsesen mendean egon zen 1807-1814 bitartean eta, 1878an, Mendebaldeko Prusiako hiriburu izendatu zuten. Versaillesko hitzarmenaren ondoren (1919), Danzig hiri aske bihurtu zen, Poloniak aduanetako abantaila batzuk mantendu zituen arren. Danzigeko igarobidea deitu zuten lurralde hura (Danzig itsasoarekin lotzen zuena, alegia) Alemania eta Poloniaren arteko liskar ugariren sorburu bihurtu zen.

1933. urtean, Hitlerren aldeko naziak nagusitu ziren Danzigeko dietan eta arazoak areagotu ziren. 1939ko irailean, alemaniar armada Danzigen sartu eta Polonian barneratu zen: Bigarren Mundu Gerraren hasiera izan zen. Aire bonbardaketek (1941-1945) erabat suntsitu zuten ia eta sobietarren osteek hartu zuten 1945ean. Poloniako errepublikako hiria da 1946tik aurrera, Gdańsk izenaz.

1970. urtean, Gdańsken, Sopoten eta Gdynian langileak matxinatu ziren eta errepublikako lehendakari Gomulka kargutik kentzea lortu zuten. 1980an hasitako greben ondorioz, langileek aginte komunista eraistea lortu zuten. Lech Walesa nabarmendu zen borroka horietan langileen buruzagitzan.

Demografia aldatu

     

Hizkuntzak aldatu

Gdansken kaxubierazko hiztunak bizi dira.

Herritar ezagunak aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Gdańsk ondorengo hiriekin senidetuta dago:

 

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindiaren 157. araua, 1872. or.
  2. Weather Information for Gdansk. World Meteorological Organization (Noiz kontsultatua: uztaila 19, 2012).


Kanpo estekak aldatu