Danimarkako Galeria Nazionala

Danimarkako Galeria Nazionala baita SMK (danieraz: 'Statens Museum for Kunst') Kopenhage hiriburuaren erdigunean dagoen pinakoteka ospetsua da. Museoak Danimarkako eta atzerriko artea biltzen, erregistratzen, kontserbatzen, ikertzen eta kudeatzen du, XIV. mendeaz geroztik. 260.000 obra baino gehiago gordetzen du.[1]

Danimarkako Galeria Nazionala
Datuak
Izen ofiziala
Statens Museum for Kunst eta National Gallery of Denmark
MotaArte galeria
HerrialdeaDanimarka
Jarduera
Enplegatuak150
Agintea
ZuzendariaAstrid la Cour (en) Itzuli
Osatuta
Legezko formagovernmental administrative unit in Denmark (en) Itzuli
Zeren jabe
Historia
Sorrera1896
webgune ofiziala
Twitter: smkmuseum GitHub: StatensMuseumforKunst Edit the value on Wikidata

Eraikinak aldatu

Museoak bi eraikin bereizi hartzen ditu, bata zaharra eta bestea modernoa. Vilhelm Dahlerupek eta G.E.W. Møllerrek diseinatu zuten Italiako Berpizkundea gogorarazten duen estiloan altxatu zen eraikin zaharra 1889 eta 1896 artean. [2] XX. mendeko amaieran Arkitektfirmaet C. F. Møller bulegoa handitzeko lanari ekin zioten, Anna Maria Indrio eta Mads Møller arkitektoek diseinatua, eta 1998ko azaroan ireki zuten. Eraikin berria, modernoa, eraikin zaharraren atzealdean dagoen parkean eraiki zuten, «Eskulturen kalezuloa» izeneko beirazko sabai batez estalitako pasabide batek lotzen duena. Museo osoa zeharkatzen duen "kale" horretan, kontzertuak eta dantza-ikuskizunak antolatzen dira aldizka.[3]

Museoaren funtsak aldatu

SMK-ko arte bildumak hiru bilduma bereizten ditu:

  • Pintura eta Eskultura Errege Bildumak, 1300. urtetik gaur egun arteko pintura eta eskulturak gordetzen ditu.
  • Arte Grafikoen Errege Bilduma, paperean egindako grabatu, marrazki eta bestelako arte bildumarik handiena da, eta munduko bildumarik onenetakoa.
  • Royal Cast Collection, Kopenhageko portuan dagoen West India Warehouse-n gordetako igeltsuzko 2.000 estatua baino gehiagoko bilduma da.[4]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu