Danbor (arkitektura)
Arkitekturan, danborra, kupulentzat oinarri bezala balio duen elementu bat da. Kasurik gehienetan, zirkularra edo oktogonala da, eta, bere altuera, eusten duen kupularen altuerarekiko proportzionala da.
Danborrak, kupularen beste egitura elementu batzuetarako kargen banaketa eta trantsizioari lagun diezaioke. Aldi berean, argia sartzea ahalbidetzen duten bao edo leihoak izan ditzake, kupulari, arintasun edo "airean flotatzen egotea"ren efektua emanez.
Halaber, koloma klasikoen fustea osatzen duten atal bakoitzari danbor esaten zaio.