D. B. Cooper

Dan Cooper» orritik birbideratua)

D. B. Cooper edo Dan Cooper hegazkin bahitzaile identifikatugabe bati hedabideetan eman zaion epitetoa da. Gizon zuria zen, eta berrogeita bost urte inguru zituen 1971ko azaroaren 24an, Portlandeko aireportuan (Oregon, Ameriketako Estatu Batuak) Boeing 727 motako hegazkin komertzial bat bahitu zuenean.

D. B. Cooper

Bizitza
Jaiotza1930(e)ko hamarkada
Heriotza1971ko azaroaren 24a (30/40 urte)
Jarduerak
Jarduerakhijacker (en) Itzuli
Izengoitia(k)Dan Cooper

Bahiketa aldatu

Dan negozio gizon baten gisan jantzita zegoen: traje iluna, gorbata, eta eskuan maleta txiki bat. Bidaiari arrunta balitz bezala, hegazkinera igo eta bere eserlekuan eseri zen. Inork ez zuen espero hegazkin bahituko zuela.

Hegazkinaren atzealdean eserita zegoen, 18C eserlekuan hain zuzen ere. Hegazkina jada abiatua zela, Cooperrek paperezko ohar bat eman zion hegazkin zerbitzariari. Zerbitzari hark, Florence Schaffner izenekoak, hasieran ez zuen oharra irakurri, Cooper berekin ligatu nahian zebilela pentsatu baitzuen. Horregatik, Cooperrek Florenceri oharra irakurtzeko esan zion. Oharrean hau jartzen zuen: «Lehergailu bat daukat. Beharrezkoa bada erabiliko dut. Nire ondoan eseri.»

Hegazkineko atzealdean izan zuten elkarrizketan, Florenceri bere eskaerak adierazi zizkion: 200.000 dolar markatu gabeko billetetan nahi zituen eta 4 jausgailu, bi multzotan banaturik. Gainera, oso argi utzi zuen zer-nolako jausgailuak nahi zituen eta nola emango zizkioten bere eskakizunak.

Bestalde, bere eskakizunen bat betetzen ez bazen hegazkina lehertuko zuela mehatxatu zion. Orduan, Florencek hegazkin gidariari Cooperren berri eman zion, eta gidariak Seattleko aire kontroleko departamentura deitu zuen, bahitzailearen eskakizunak azaltzeko.

Gidariarekin batera departamentuko buruen jarraibideak entzun ondoren, Florence Cooperrengana itzuli zen, lehergailua benetakoa ote zen ziurtatzeko. Orduan Cooperrek bere eskuko maleta ireki eta barruko lehergailua erakutsi zuen. Une hartan izua zabaldu zen hegazkineko langile eta bidaiarien artean.

Hegazkina Seattlera heldu zen, eta aireportu inguruan zebilen hegan, Cooperren eskakizunen zain. Bera, bitartean, patxadaz whisky bat hartzen ari zen bere eserlekuan. Dirua eta jausgailuak prest zeudenean lurreratzeko agindua eman zuen.

Zehazki argitu zuen nola eman beharko zizkioten bere eskaerak: aireportuko langile bat hegazkinera igoko zen, eta dirua eta jausgailuak bidaiaren artean Cooper zegoen eserlekuraino pasatuko ziren. Horren truke, Cooperrek 36 bidaiari askatu zituen.

Orduan, gidariari berriz ere hegazkina martxan jartzeko agindua eman zion, bai eta kabina despresurizatzeko ere. Horrela, edozein uneta ateak ireki ahalko zituen, eta hegazkinetik jausi egin arazorik gabe.

Aipatu beharra dago gizon hura hegazkin komertzial batetik salto egin zuen lehenengo pertsona izan zela. Eta horrelaxe, diruaren poltsa hartuta eta jausgailu bat jarrita, atzeko atetik salto egin zuen.

Horixe izan zen Dan Cooper ikusi zuten azken aldia, inoiz zen aurkitu ez jausgailurik, ez dirurik, ez gorpurik.

 
FBIk D. B. Cooper bilatzeko laguntza eskatzearren zabaldu zuen posterra.

Arrastoa eta inguruko misterioa aldatu

Cooperren plan liluragarriak utzitako arrasto bakarra 1980 urtean mutiko batek Columbia ibaian aurkitutako 5.800 dolar izan ziren. Billete horiek Cooperren billeteek zituzten serie zenbaki bera zuten. Askoren ustez Cooper hegazkinetik salto egitean eta lurrartzean hil zen; beste askoren ustez, ordea, billete horiek ibaira bota zituen jendeak hilda zegoela pentsatzeko.

40 urtean zehar haren bila aritu da FBI, eta ehunka errudun posible galdekatu arren inoiz ez dute Cooperren misterioa argitu. Gaur egun historiako lapurreta onenetarikotzat gogoratua da, eta gizon hura nor zen ez da argitu ahal izan.