Dalkeitheko jauregia (ingelesez: Dalkeith Palace) Eskoziako Dalkeith herrian dagoen jauregia da, Midlothian eskualdean. Buccleuch dukeen egoitza izan zen.

Dalkeitheko jauregia
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaMidlothian
Koordenatuak55°53′59″N 3°04′04″W / 55.899626°N 3.067864°W / 55.899626; -3.067864
Map
Arkitektura
Ondarea
LB1411

Historia aldatu

XII mendean Graham leinuak eraiki zuen gaztelua eta XIV mendean Douglas familiari saldu zion. XV mendean familia hau Mortongo duke bihurtu zen. 1574an James Douglas Mortongo IV dukeak gaztelua eta jauregia handitu zituen. Mende hartan hainbat aldiz izan zuen errege familiaren bisita eta horregatik deitu izan zitzaion jauregia eta ez gaztelua.

1642an Dougals familiak Francis Scott, Buccleucheko II dukeari saldu zion jauregia. Honen alaba Karlos II.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoaren sasiko semearekin ezkondu zen, baina traizioa leporatuta senarra exekutatu eta Anne Buccleucheko dukesa alargun gelditu zen. Titulua mantentzeko jauregi ederra egitea erabaki zuen eta James Smith arkitekto eskoziarrak 1702an hasi zituen lanak.

1711 urtean bukatu zutenerako dukesak 17.727 libra gastatu zituen. Esate baterako, Richard Neale marmol moztaileak 64 aste pasa zituen bertan lanean bederatzi laguntzailerekin batera, 1709 eta 1711 artean. Ordutik Eskoziako eta Erresuma Batuko hainbat gizon-emakume garrantzitsuk hartu dute bertan ostatu.

1914tik aurrera Buccleuch dukerik ez da bertan bizi izan eta 1985ean Wisconsin–Madison Unibertsitatearekin atzerriko ikasketa programa baterako ituna sinatu zuen. ordutik aurrera 60-80 ikasle amerikarrek seihilekoa igarotzen dute bertan.

Deskribapena aldatu

Hareharriz egindako eraikina da. Sarrera hegoaldeko aurpegian dauka eta alboetan zutabe korintiar multzoak ditu. Garai hartarako ezohikoa zen gela antolamendua dauka, apartamentuak behe solairuan daude eta oturuntzatarako gela handia lehenengo solairuan.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu