Dagr ("eguna", eskandinaviera modernoz Dag, islandiera modernoz Dagur) eskandinaviar mitologian egunaren jainkoa zen, Dellingen (ilunabarraren jainkoa) eta Notten (gauaren jainkosa) semea. Dagr zeruan zehar igarotzen da egunero Skinfaxi izeneko zaldi batek tiratutako gurdi batean. Skinfaxiren ileak zerua eta lurra argitzen ditu. Nott jainkosaren zaldi baliokideak, Hrimfaxik, gaua argitzen du.

Dagr
Eskandinaviar mitologia
Dagr by Arbo.jpg
Ezaugarriak
Sexua gizonezkoa
Familia
Aita Delling
Ama Nott

D erruna(Unicode U+16DE ) Daeg "eguna" deitua da erruna olerki anglosaxoian. Erruna hau antzinako futharkaren zati ere bada, dagaz berreraikitako protogermanierazko izenarekin. Alfabeto gotikoko bere hizki baliokidea dags deitzen da.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.