D'Artacán y los tres mosqueperros
D'Artacán y los tres mosqueperros (japonieraz: ワンワン三銃士 Wanwan Sanjushi , euskaraz D'Artaor eta hiru mosketxakurrak) Alexandre Dumas frantziar idazlearen Hiru mosketariak eleberri ospetsuan oinarritutako japoniar-espainiar marrazki bizidun telesail bat da. Eleberri horretako pertsonaiak animalien bitartez irudikatuak daude, nagusiki txakurrak, hortik telesailaren izenburua.
D'Artacán y los tres mosqueperros | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | BRB Internacional (en) |
Argitaratze-data | 1981 |
Jatorrizko hizkuntza | japoniera |
Jatorrizko herrialdea | Espainia eta Japonia |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 26 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | eleberrietan oinarritutako telesaila |
Hizkuntza | gaztelania |
Iraupena | 25 minutu |
Deskribapena | |
Oinarritua | Hiru Musketariak |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | BRB Internacional (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Televisión Española |
Hasiera-data | 1981eko urriaren 9a |
Amaiera-data | 1982ko martxoaren 26a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Frantzia |
ikusi
| |
1981ean BRB Internacional espainiar ekoiztetxeak eta Nippon Animation japoniar estudioek ekoiztu zuten. 1982ko martxoaren 26an Japonian MBS telebista kateak lehenbiziko atala aireratu zuen, aldiz 1982ko urriaren 9an Espainian TVE1 katean aireratzen hasi zen.
Hego Euskal Herrian nahiz Espainian haurren artean marrazki bizidun telesaila gutxik lortu duten sekulako arrakasta eta hedapena lortu zuen, gaur egun ere, garai hartan haur edo nerabe izan zen orok oroimenean edo gogoan izateko adina bai.
Argumentua
aldatuD'Artacán (D'Artagnan) gaskoi gazteak Biarno jaioterria utzi eta Paris hiriburura mosketari bilakatzeko asmoz iritsi berri da, bertan hiru mosketari ezagutuko ditu: Amis (Aramis), Pontos (Porthos) eta Dogos (Athos), adiskidemin egin eta elkarrekin batera Richelieu kardinal zitalaren egitasmo makurrak zapuztuz abentura ugari biziko dituzte. Tartea, D'Artacán gaztea Julieta (Constance Bonacieux) neska gazteaz maiteminduko da, Bonancieux jaunaren hiloba eta Frantziako Ereginaren konfidantzazko neskamea dena. D'Artacánek etxebizita bat topatzean, hartan Pom izeneko sagu bat ere ezagutuko du.
Pertsonaiak
aldatu- D'Artacán: D'Artagnan: Eduardo Jover
- Pontos: Athos: Manuel Peiró
- Dogos: Porthos: Jesús Nieto
- Amis: Aramis: José Luis Gil
- Trevilleko jauna: Mosketarien kapitaina: Claudio Rodríguez (aktorea)
- Juliette: Constance, Ana Frantziakoa erreginaren neskamea eta D'Artacánen neska-laguna: Gloria Cámara
- Pom: D'Artacánen etxean bizi den sagua: José Moratalla
- Bonancieux jauna: Julietten osaba eta D'Artacánek osatu hartzen duen etxearen nagusia (Dumasen eleberrian Constanceren senarra da): Eduardo Moreno
- Richelieu kardinala: Frantziako lehen ministroa, mosketarien etsai porrokatua. Bere gudaroste pertsonala du eta gero eta botere gehiago beregatzea beste asmorik ez du: Rafael de Penagos
- Rochefort kondea: Kardinalaren agindupeko zalduna, D'Artacánen arerioa: Víctor Agramunt
- Widimer: Kardinalaren zaindarien kapitaina: José Martínez Blanco
- Milady: Kardinalaren aliatua eta D'Artacán eta hiru mosketarien arerioa: Ana Ángeles García
- Luis XIII.a Frantziakoa: Luis XIII.a Frantziakoa erregea, Ana Frantziakoaren senarra: Javier Dotú
- Ana Austriakoa: Ana Frantziakoa erregina: María Luisa Rubio
- Buckinghamgo dukea: Kontseiluko Lord Presidentea, Ana Frantziakoa erreginaren maitalea: Juan Lombardero
- Planchet: Daniel Dicenta
- Rofty: D'Artacánen zaldia
- D'Artacánen ama: Matilde Conesa