Cyrano de Bergerac (antzezlana)

Cyrano de Bergerac Edmond Rostandek idatzitako obra bat izan zen. Parisen, 1897an argitaratu zen Théâtre de la Renaissance delakoan. Cyrano de Bergerac benetakoaren bizitzan oinarritzen da lana, nahiz eta fikziozko lana izan.

Cyrano de Bergerac (antzezlana)
Jatorria
Egilea(k)Edmond Rostand
Argitaratze-data1897
Estreinaldi-data1897ko abenduaren 28a
IzenburuaCyrano de Bergerac
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Honen izena daramaCyrano de Bergerac
Ezaugarriak
Genero artistikoaantzezlana
Hizkuntzafrantsesa
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaHôtel de Bourgogne (en) Itzuli

IBDB: 2872 Edit the value on Wikidata
Lanaren azken eszenetako ilustrazioa.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Antzezlanak Roxana lehengusinaz maitemindutako mosketari eta ezpatari sudur handiaren gorabeherak kontatzen ditu. Bere azken orduetan, komentu batean bizi den Roxanari bere sentimenduak adieraziko dizkio eta, gero, bere bertso satiriko ezagunen biktimen mendekuak heriotzara eramango du. Cyrano gizon independentea izan zen; garaiko idazleak aberatsen babespean egon ohi zena[1].

Cyranok pobre hiltzea erabaki zuen, eta azken unean Roxana lehengusinari bisita egitea erabaki zuen; lehengusina komentu batean sartua zen Arraseko gatazkan senarra galdu eta gero. Hura izan zen pertsonaiaren zorigaitza: bizitza guztia lehengusinarekin maiteminduta egonda ere, bere bertsoak beste bati eman zizkion, hura Roxanarekin ezkon zedin. Bere azken orduak Filles de la Croix komentuan eman zituen; bertako prioreak ez zuen Roxana izena, Cathérine baizik, baina Cyranoren lehengusina zen[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b Nagore Irazustabarrena, «Benetako Cyrano», Argia, 2008-05-11, CC-BY-SA lizentzia

Kanpo estekak aldatu