Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Cynthia Ozick New Yorken jaio zen. Gurasoak, Celia Regelson eta William Ozick, Errusian jaioak ziren, eta bi seme-alaba izan zituzten; Cynthia bigarrena zen. Bronx-eko Pelham Bay auzoko botika baten jabeak ziren, eta hara joan ziren bizitzera. Bronxen igarotako urte haietan, Cynthia Ozickek ikaskide eta auzokide antisemiten erasoak eta isekak jasan zituen.[1]

Lehen ikasketak Manhattan-eko Hunter College High School ikastetxean egin zituen.[1] Gero New York Unibertsitatera joan zen, eta lizentziatu ondoren literaturari buruzko master bat egin zuen Ohioko Estatu Unibertsitatean[2]; batez ere, Henry James idazlearen nobelak aztertu zituen.[3]

Cynthia Ozick Abraham Regelson idazle israeldarraren iloba da amaren aldetik.[3] Bernard Hallote abokatuarekin ezkonduta dago, eta alaba bat daukate, Rachel Hallote historia-irakaslea, New Yorkeko Purchase Estatu Unibertsitateko judu-ikasketen saileko burua.[3] Gaur egun New Yorkeko Westchester konderrian bizi da.[3]

Literatura-gaiakAldatu

Ozicken fikzio-lan eta saiakera ugari estatubatuar juduen bizitzari buruzkoak dira. Halere, beste gai batzuk ere jorratzen ditu, batez ere politika, historia eta literaturaren kritika, bai eta Holokaustoa eta haren ondorioak ere. Horrez gain, poesia ere idatzi izan du, baita itzuli ere.[2]

Bere lanetan, pertsonen alderdi hauek agertze dira maiz: 'ni' laidoztatua, emigrazioaren osteko identitate-eraikuntza, traumak eta klase batetik besterako mugimenduak.[2]

Ozicken aburuz, idaztea ez da aukera bat, ezpada "haluzinaziozko erotasun moduko bat; edozer gertatuta ere, egin egingo duzu; ezin duzu ez egin".[3] Idazteari buruz, ostera, zera dio: “Zaletasunak? O, ez; nolatan, baina? Ideia berea ere absurduo da. Irakurle nekaezina naiz, baina ez nuke esango irakurtzea hobby bat denik. Irrika bat da, gosea, egarria. Irakurri gabeko egun bat sufrimenduzko eguna da niretzat".[3]

David Foster Wallace idazleak bizirik dauden Estatu Batuetako idazle onenetakotzat dauka Ozick.[3] "Atenaseko literatura-panteoiko Atena" deitu izan dute, bai eta "Bronxeko Emily Dickinson" ere.[3]

Argitaratutako lanakAldatu

EleberriakAldatu

  • Trust (1966)
  • The Cannibal Galaxy (1983)
  • The Messiah of Stockholm (1987)
  • The Puttermesser Papers (1997)
  • Heir to the Glimmering World (2004)
  • Foreign Bodies (2010)

NarrazioakAldatu

  • The Pagan Rabbi and Other Stories (1971)
  • Bloodshed and Three Novellas (1976)
  • Levitation: Five Fictions (1982)
  • Envy; or, Yiddish in America (1969)
  • The Shawl (1989)
  • Collected Stories (2007)
  • Dictation: A Quartet (2008)

SaiakerakAldatu

  • All the World Wants the Jews Dead (1974)
  • Art and Ardor (1983)
  • Metaphor & Memory (1989)
  • What Henry James Knew and Other Essays on Writers (1993)
  • Fame & Folly: Essays (1996)
  • Quarrel & Quandary (2000)
  • The Din in the Head: Essays (2006)
  • Critics, Monsters, Fanatics, and Other Literary Essays (2016)

ErreferentziakAldatu

  1. a b Jewish Women Encyclopedia: Cynthia Ozick
  2. a b c Emma Brockes. "A life in writing: Cynthia Ozick", The Guardian, 2 July 2011
  3. a b c d e f g h [|Musleah, Rahel] (2012) «Profile: Cynthia Ozick» Hadassah . Noiz kontsultatua: 2017-10-09.