Ireki menu nagusia

Cycle of the Werewolf

Cycle of the Werewolf (euskaraz Gizotsoaren Zikloa) Stephen King estatubatuar idazlearen beldurrezko eleberri bat da. 1983ko azaroaan Land of Enchantment argitaletxeak argitaratu zen.

Cycle of the Werewolf
Datuak
Idazlea Stephen King
Argitaratze-data 1983ko azaroa
Generoa Beldurrezko eleberria
Jatorrizko izenburua Cycle of the Werewolf
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ilustratzailea Bernie Wrightson
Orrialdeak 127
ISBN 978-0-9603828-2-8
OCLC 417447957
Euskaraz
Izenburua Gizotsoaren Zikloa

ArgumentuaAldatu

AEB, Maine estatuko Traker's Mills herri txiki eta lasaian otsogizonaren ailegatzea adierazten duela dirudien hilketa bolada bat hasi da, hilabetero, ilargi beteko gau guztietan herritarren hilketekin hasi zen. Herrian PIZTIA nor ote denaren zurrumurrua barra-barra dabil, uztailaren 4eko gauean gurpildun-eserlekuko Marty Coslaw mutilak gizotxoari petardo sorta bat bota eta PIZTIA begi bakar batekin lagatzen duen arte. Honela, Martyk PIZTIA nor den jakin ahalko du, baina hark herriko norbaitek bere ezkutuko nortasuna zein den badakiela jabetzean mutil gaztea nola edo hala isilarazten saiatuko da. Marty, bere osabaren laguntzaz, PIZTIAri aurre egiteko ere prestatuko da.

ZinemaAldatu