Cy Lauz

estatubatuar lentzeria-diseinatzailea

Cy Melina Kai Lauz estatubatuar emakumezko moda-diseinatzaile transgeneroa da.

Cy Lauz
Bizitza
Jaiotza?
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew York
Jarduerak
Jarduerakmoda-diseinatzailea

IMDB: nm4639669 Twitter: CYofRelief Instagram: cyofrelief Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Cy Lauz bere genero nortasunarekin bat ez zetorren gizonezko sexuarekin jaio zen.

2006an, emakumerako trantsizioa egiten ari zenean, ohartu zen emakume transgeneroen beharretara egokitutako lentzeriarik ez zegoela merkatuan.[1] 2010ean Simone Tobias diseinatzailearekin bat egin zuen eta biek elkarrekin lanari ekin zioten behar hori asetzeko asmoz. Hortaz, emakume transgeneroentzako Chrysalis Lingerie izeneko lentzeria-marka sortu zuten, arlo horretan aitzindariak bilakatuz.[2][3] 2012an euren lehenengo produktuak merkaturatu zituzten, baina ez zuten behar beste babes eduki. Izan ere kritika zorrotzak jaso baitzituzten emakume transgenero guztien gorputzen ezaugarrial kontuan ez izateagatik.[4]

2017an Tobias eta Lauz Chrysalis Lingerie marka berriro merkaturatzeko lanean dihardute.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Whitelocks, Sandie. (2013ko otsailaren 4an). «Transgender woman launches lingerie line for others who have made male-to-female transition after fruitless hunt for the perfect underwear» Daily Mail (Noiz kontsultatua: 2017ko abuztuaren 22an).
  2. (Ingelesez) Murray, Rheana. (2013ko otsailaren 6an). «Lingerie line for transgender women» New York Daily News (Noiz kontsultatua: 2017ko abuztuaren 22an).
  3. (Ingelesez) Stern, Claire. (2013ko otsailaren 2an). «Introducing the First Lingerie Line for Transgender Women» The Daily Beast (Noiz kontsultatua: 2017ko abuztuaren 22an).
  4. a b (Ingelesez) Ndiaye, Khady. (2017ko urtarrilaren 12an). CY LAUZ – OUR JOURNEY BEGINS THE MOMENT WE BELIEVE IN OUR LIGHT… SELF-CONFIDENCE IS TO THE EGO AS SELF-BELIEF IS TO THE HUMAN SOUL.. (Noiz kontsultatua: 2017ko abuztuaren 22an).