Culiacán Rosales
Culiacán Rosales Mexiko ipar-mendebaldeko hiria da, Sinaloa estatuaren hiriburu eta hiri nagusia. 2010ean 675.773 biztanle zituen hiriak, eta 858.638 biztanle udalerri osoak.[1]
Culiacán | ||
---|---|---|
locality of Mexico (en) ![]() | ||
![]() | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | ![]() | |
Probintzia | Sinaloa | |
Alkatea | Jesús Antonio Valdés Palazuelos | |
Izen ofiziala | Culiacán Rosales | |
Posta kodea | 80000–80299 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 24°47′25″N 107°23′16″W / 24.7903°N 107.3878°W | |
![]() | ||
Azalera | 63 km² | |
Altuera | 54 | |
Demografia | ||
Biztanleria | 808.416 (2020) | |
Metropolia | (udalerria) 858.638 | |
Dentsitatea | 10.726,56 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1531ko Irailaren 29a | |
Telefono aurrizkia | 667 | |
Ordu eremua | UTC−06:00 | |
Hiri senidetuak | Torreón, Guadalajara eta Zhongshan | |
http://www.culiacan.gob.mx/ |
Geografia Aldatu
Kokapena Aldatu
Mendebaldeko Sierra Madre mendilerroaren magalean dago, 54 metroko garaieran, Mexiko Hiritik 1.240 kilometro ipar-mendebaldera. Hiru ibaien hiria ere deitzen zaio, bertan elkartzen baitira Humaya eta Tamazula, Culiacán ibaia eratuz. Estatuko beste bi hiri nagusien artean dago: Los Mochis iparraldean eta Mazatlán hiri turistikoa hegoaldean.
Klima Aldatu
Estepako klima beroa du, BSh Köppen klima sailkapenaren arabera.
Datu klimatikoak (Culiacán, 1951-2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 41.0 | 42.0 | 39.0 | 41.5 | 41.5 | 45.5 | 42.5 | 46.0 | 41.5 | 41.5 | 42.5 | 37.0 | 46.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 27.8 | 28.9 | 30.5 | 32.8 | 34.9 | 35.9 | 35.5 | 34.8 | 34.4 | 34.2 | 31.5 | 28.2 | 32.5 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 19.4 | 20.1 | 21.3 | 23.6 | 26.4 | 29.5 | 29.8 | 29.3 | 29.0 | 27.5 | 23.5 | 20.2 | 25.0 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 10.9 | 11.3 | 12.1 | 14.5 | 18.0 | 23.2 | 24.1 | 23.8 | 23.6 | 20.7 | 15.6 | 12.2 | 17.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 2.0 | 2.0 | 3.0 | 3.0 | 9.0 | 12.0 | 13.0 | 16.0 | 17.0 | 11.0 | 5.0 | 3.0 | 2.0 |
Euria (mm) | 18.4 | 11.7 | 2.8 | 2.4 | 1.1 | 19.7 | 162.8 | 209.2 | 141.6 | 50.0 | 21.3 | 26.3 | 667.3 |
Euri egunak (≥ 0.1 mm) | 2.2 | 1.4 | 0.6 | 0.4 | 0.2 | 2.4 | 13.8 | 14.8 | 10.8 | 2.9 | 1.6 | 2.2 | 53.3 |
Eguzki orduak | 196.4 | 201.6 | 236.2 | 225.7 | 262.1 | 229.4 | 198.8 | 199.2 | 200.2 | 231.9 | 224.6 | 193.8 | 2599.9 |
Hezetasuna (%) | 68 | 63 | 59 | 56 | 57 | 62 | 70 | 74 | 74 | 70 | 66 | 68 | 66 |
Iturria (1): Servicio Meteorológico Nacional[2] | |||||||||||||
Iturria (2): Colegio de Postgraduados (humidity and sun)[3] |
Historia Aldatu
Nuño de Guzmán espainiar konkistatzaileak 1531ean sortu zuen hiria, San Miguel de Culiacán izenarekin. Hemendik abiatu ziren, zenbait urte geroago, gaur egungo Ameriketako Estatu Batuen hegoaldea esploratu zuten espedizioak.
Ekonomia Aldatu
1950eko hamarkadan urtegi handiak eraiki zirenetik, nekazaritza asko garatu zen. Bertako baratzegintza munduko aurreratuenetakoa da eta produkzio gehiena Ameriketako Estatu Batuetara esportatzen da: tomatea, kuia, txile piperra, pepinoa, patata, meloia, angurria eta mangoa. Narkotrafikoak eta droga kartelek eragin handia daukate.
Erreferentziak Aldatu
- ↑ Instituto Nacional de Estadística y Geografía. Culiacán Rosales: resumen municipal. (Noiz kontsultatua: 2017-11-18).
- ↑ NORMALES CLIMATOLÓGICAS 1951-2010. Servicio Meteorológico Nacional.
- ↑ Normales climatológicas para Culiacan Sinaloa.. Colegio de Postgraduados (Noiz kontsultatua: January 21, 2013).[Betiko hautsitako esteka]