Cuillin mendiak (Eskoziako gaeleraz An Cuilthionn edo An Cuiltheann) Eskoziako (Erresuma Batua) Skye uhartean kokatzen diren mendikate harritsu bat da. Benetazko Cuillin mendiak Cuillin Beltzak bezala izendatuak dira, batez ere Glen Sligachan haranaren beste aldean dauden Cuillin Gorrietatik bereizi ahal izateko. Gailur gorriak baxuagoak dira eta, hain harritsuak izan gabe, eskalada eta igoera gutxiago dituzte.

Sgurr nan Gillean gailurra eta Pinnacle Ridge, Basteirreko lepotik ikusita

Cuillin mendien punturik garaiena, bai eta Skye uhartearena ere, Cuillin Beltzetako Sgurr Alasdair gailurra da, bere garaiera 992 metrotakoa (3255 oin) delarik.

Cuillins beltza eta gorrien ikuspegia Dubh Morretik begiratuta













Historia aldatu

1601ean Coire Na Creicheko Guda Bruach na Frithe mendiaren magalean borrokatu zen. Skye uhartean eskoziar klanen artean burututako azken guda izan zen, honetan Sleateko MacDonald Klanak liskar latz baten ostean MacLeod Klana garaitu zuelarik.

Gailur nagusienak aldatu

Mendikate honetan Cuillinetako Munroak, Corbettak eta Grahamak (Eskoziako mendi sailak) daude. Zerrenada honek mendizaletasunean nabarmen gutxikoak diren gailurrak hat uzten ditu, adibidez Clach Glas gailurra.

  Gailurra Erabateko garaiera (m) Garaiera erlatiboa (m) Cuillin
1 Sgurr Alasdair 992 992 Beltzak
2 Inaccessible Pinnacle - Sgurr Dearg 986 182 Beltzak
3 Sgurr a' Ghreadaidh 973 c. 123 Beltzak
4 Sgurr na Banachdich 965 c. 114 Beltzak
5 Sgurr nan Gillean 964 c. 204 Beltzak
6 Bruach na Frìthe 958 c. 125 Beltzak
7 Sgurr Mhic Choinnich 948 c.56 Beltzak
8 Sgurr Dubh Mòr 944 c. 89 Beltzak
9 Am Basteir 934 c. 55 Beltzak
10 Bla Bheinn - Blaven 928 301 Exzentrikoa
11 Sgurr nan Eag 924 c. 127 Beltzak
12 Sgurr a' Mhadaidh 918 c. 71 Beltzak
13 Garbh-bheinn 808 172 Exzentrikoa (Blaven saila)
14 Glamaig 775 c. 480 Gorriak
15 Marsco 736 413 Gorriak
16 Beinn Dearg Mhòr 731 152 Gorriak
17 Belig 702 246 Exzentrikoak (Blaven saila)

Kanpo estekak aldatu

57°12′N 6°12′W / 57.20°N 6.2°W / 57.20; -6.2