Cruz David Beckham (Madril, Espainia, 2005eko otsailaren 20a) David Beckham jokalari ingelesaren eta Victoria Beckham, abeslariaren hirugarren semea da. Hiru anai-arreba daukaz: Harper Beckham, Romeo Beckham eta Brooklyn Beckham. Gaur egun, Beverly Hillsen (Kalifornia) bizi dira.

Cruz Beckham
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCruz David Beckham
JaiotzaMadril2005eko otsailaren 20a (19 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaDavid Beckham
AmaVictoria Beckham
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
IMDB: nm2359180 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Cruz Beckham 2005eko otsailaren 20an Madrilen jaio zan, hau da, 17 urte daukaz. Gaur egun, Kalifornian bizi da. 2016an bere lehenengo single-a argitaratu eban, "If Everyday Was Christmas” izenekoa. Modelo, ikasle eta abeslaria da, gainera, Instagramen oso famatua da.

Familia aldatu

Cruz Beckhamen aita, David Beckham, exjokalari britaniarra da, Manchester Uniteden hasi zan jolasten 1993an. Cruz jaio zanean David Real Maidrilen jolasten eban. Cruzen ama, Victoria Beckham, abeslari, modelo eta dizeinatzailea da. 1994an Victoria “Spice girls” musika taldean sartu zan, baina, 2000. urterarte bakarrik iraundu eban. Beste alde batetik, hiru anai-arreba daukaz: nagusiena, Brooklyn Beckham, 23 urte daukana; ertaina, Romeo Beckham, 19 urte daukana; eta txikiena, Harper Beckham, 10 urte daukana[1].

Karrera musikala aldatu

2016an bakarrik 11 urtegaz bere ama, Victoria Beckhamen pausuak jarraitu ebazan eta abesten hasi zan. Scooter Brounegaz, Justin Bieberren manager berdinagaz, sinatu ondoren, bere lehenengo “singlea” argitaratu eban, “If everyday was Christmas” izenekoa[2]. Single horrek lau millioi eta erdi pertsonek ikusi eben YouTuben eta irabazi eban dirua gauza sozialentzako eman eban[3]. Miamiko, Londreseko eta Los Angeleseko grabaketa estudioetan egon ondoren, Cruzek bere lehenengo kontratua sinatu berri day Tap Music zigiluarekin, Dua Lipa, Ellie Goulding eta Lana del Reyren musika-ibilbideak bultzatu ebazanak[4].

Bitxikeriak aldatu

Abesteaz aparte, Skatea, saskibaloia eta grafitiak egitea asko guztatzen jakoz. Arte urbanoaz zaletuta, nerabeak kitarra jotzen dau eta bere piktoriko sorkuntzak egiten dauz[5]. Gaztea izan arren, ia bi milioi jarraitzaile daukaz sare sozialetzan[6]. Horretaz aparte, Cruzek i-D aldizkariko lehen azalean parte hartu du, baina ez du inola ere egin, otsailak 20, igandean, 17 urte bete zituen gazteak aitari «omenaldia egitea» erabaki eban David Beckhamen famatuenetariko azal bat imitatuz.

Erreferentzia aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Cruz Beckham Wiki (Hijo de David Beckham) Años, biografía, familia y más» Venze 2022-03-11 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  2. (Gaztelaniaz) «Descubre más sobre Cruz Beckham» Famous Birthdays (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  3. (Gaztelaniaz) «Biografía de Cruz Beckham» www.buenamusica.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  4. (Gaztelaniaz) «Cruz Beckham: últimas noticias e imágenes - Revista ¡HOLA!» HOLA (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  5. (Gaztelaniaz) «Romeo, Cruz y Harper: los otros hijos de David y Victoria Beckham, padrinos en la boda de Brooklyn» ELMUNDO 2022-04-06 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  6. (Gaztelaniaz) Cruz Beckham - Biografía, Patrimonio, Edad, Peso, Altura, Relaciones. 2022-02-19 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).