Crumble pasta oreki gozo batekin egiten da eta te pasten barruan sartu dezakegu, bera berezitasuna oso lehorra dela eta bi behatzekin indar eginez desegin egiten dela. Beste berezitasuna maldon gatzak ematen dion zaporea.

Crumble te pastak

Crumble pasta errezeta aldatu

Osagaia aldatu

Prestaketa aldatu

  1. Osagaietan zehaztutako bi irin motekin sumendi bat osatu mahai baten gainean edo pertz baten barruan.
  2. Jarri gurina pomada puntuan, azukrea eta gatza.
  3. Erditik hasita, poliki-poliki lantzen hasi, osagai guztiak bilduz.
  4. Elkartu osagai guztiak, gehiegi oratu gabe estali, eta sartu hozkailuan.
  5. Orea hoztu eta gogortutakoan, arrabolarekin luzatu 2 cm-ko lodiera emanez.
  6. Moztu pastak mozteko uztai kizkur batekin.
  7. Pastak egiteko arrautzarekin margotu eta azukrea bota gainetik.
  8. 160ºC-tara 15-20 minutuz labean egosi.

Aholkuak aldatu

  • Pasta oso lehor bat da, bi behatzekin indar eginez gero, erraz desegiten dena.
  • Bere horretan te pasta moduan jaten da edo deseginda; azkenburuko platerak edertzeko ere erabil daiteke.
  • Errezeta honetan kontraste puntu bat emateko Maldon gatza ere erabiltzen da.
  • Irina aldez aurretik galbahetik pasatzea komeni da.

Ikus, gainera aldatu

Gozogintza_errezetak