Cristobal Balenciaga museoa

Getariko museoa eta eraikin babestua
Cristobal Balentziaga museoa» orritik birbideratua)

Cristobal Balenciaga Museoa Gipuzkoako Getaria udalerrian dagoen museo bat da, Getarian bertan jaio zen Cristóbal Balenciaga jostun ospetsuari buruzkoa. Han daude ikusgai Balentziagak egindako 100 artelan inguru.

Cristobal Balenciaga museoa
Aldamar jauregia ezkerrean, eta Cristobal Balenciaga museoa eskuinean. Irudi gehiago
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaGetaria
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data2011ko ekainaren 7a
Webguneahttp://cristobalbalenciagamuseoa.com/

Museoa Balenciaga Fundazioaren jabetzakoa da. Aldamar parkean dago, Aldamar jauregiaren alboan.

Historia aldatu

Museoa eraikitzeko lanak 2010eko ekainean amaitu zituzten, eta 2011ko ekainaren 7an inauguratu zuten museoa.[1]

2014ko abenduaren 12an, Joskin baten maleta. Entredós 3.0 erakusketa zabaldu zuten museoan.[2]

Eraikina aldatu

 
Balentziaga eta goi mailako joskintza Bartzelonan, hurbiltasun eta urruntasunak ehun bilduma.

Eraikina honela dago banatuta:

  • 2000 m2. Erakusketa iraunkorra
  • 250 m2. Behin-behineko erakusketak
  • 500 m2. Eskolako guneak
  • 2000 m2. Atrioa, erabilera anitzetarako
  • 350 m2. Administrazioa
  • 500 m2. Bitegia eta instalazioak
  • 250 m2. Auditoriuma
  • 120 m2. Dokumentazio zentroa eta liburutegia

Ustelkeriaren zantzuak aldatu

Museoaren hasierako aurrekontua 6 milioi eurokoa bazen ere, azkenean 20 baino gehiago kostatu zen. Hori dela eta, ikerketa judiziala abiatu zuten; bereziki, Julián Argilagos eta Rolando Paciel arkitekto kubatarren lana aztertzeko. Dena dela, susmagarri nagusia Mariano Camio izan zen prozesuan; hau da, alkate ohia eta Berroeta Aldamar SL elkartearen gerentea.[3] [4] Fiskalaren arabera, Camiok eta bere bikotekideak 1,2 milioi euro desbideratu zituzten.[5]

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu