Cristina Cuerno
Cristina Cuerno Rejado (Espainia, XX. mendea) ingeniari aeronautikoa eta irakaslea da, unibertsitateko katedraduna. 1992an, Ingeniaritza Aeronautikoko eta Espazioko Goi Eskola Teknikoan doktoregoa lortu zuen lehen emakumea izan zen.
Cristina Cuerno | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Herrialdea | Espainia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa | ||
Jarduerak | |||
Enplegatzailea(k) | Escuela Técnica Superior de Ingeniería Aeronáutica y del Espacio (Universidad Politécnica de Madrid) (en) |
Biografia aldatu
Aeronautikako ingeniaritza ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan.[1] 1992an, Ingeniaritza Aeronautikoko eta Espazioko Goi Eskola Teknikoan doktoratu zen lehen emakumea izan zen, “Estudio Experimental de la Dinámica de Estructuras Coherentes en Chorros Axilsimétricos Reactantes y No Reactantes” izeneko tesiarekin.[2]
Lan ibilbidea aldatu
Madrilgo Aeronautika eta Espazioko Ingeniaritza Eskolako irakaslea da 1992az geroztik. 2016. urtean, ingeniaritza aeronautikoaren arloko unibertsitate-katedra lortu zuen.[3][4]
Urte batzuetan nazioarteko harremanetarako zuzendariordea izan zen bere ikastetxean. 2019an, Ingeniaritza Aeronautikoko eta Espazioko Goi Eskola Teknikoko zuzendaria izateko aukera izan zuen.[1] Ingeniaritza aeronautikoko prestakuntzaren historian (90 urte baino gehiagokoan) kargu hori bete zuen lehen emakumea izan zen.[2][1]
Abiazio Zibileko Istripuak eta Gertakariak Ikertzeko Batzordeko kidea da.[2] 2017az geroztik, pilotu gabeko Droneen Aire Segurtasunerako Estatu Agentziako Aholku Batzordeko kidea da, eta CTN 28/SC 2 Tripulaziorik gabeko Aireko Sistemen NUko Batzordeko kidea.[1] Ellas Vuelan Alto elkartearen bazkide sortzailea eta zuzendaritza batzordeko kidea ere bada.[5][6]
Lanak aldatu
- Descubrir La Investigación De Accidentes De Aviación Civil/ Abiazio Zibileko Istripuen Ikerketa aurkitu, egilekidea (AENA Aireportuak, 2013).
- Aeronavegabilidad Y Certificación De Aeronaves/ Aireontzien nabigagarritasuna eta ziurtapena. Paraninfo argitaletxea. 1. edizioa. 2008.ISBN 9788428331838[7]
- El Planeta Eris Y El Calentamiento Global/ Eris planeta eta berotze globala. Infaron edizioa. ISBN 9789731991160.
Sariak eta aintzatespenak aldatu
Erreferentziak aldatu
- ↑ a b c d «E.T.S.I. Aeronáutica y del Espacio: Cristina Cuerno» www.etsiae.upm.es.
- ↑ a b c d La Directora de la ETSIAE recibe el premio Mujer y Aeronáutica 2022. .
- ↑ «BOE.es - BOE-A-2016-3021 Resolución de 15 de marzo de 2016, de la Universidad Politécnica de Madrid, por la que se nombra Catedrática de Universidad a doña Cristina Cuerno Rejado.» www.boe.es.
- ↑ «Observatorio de I+D+i UPM» www.upm.es.
- ↑ Ellas Vuelan Alto | Contacto. .
- ↑ a b Calvo, Luis. (2022-06-10). «Cristina Cuerno recibe su medalla la Cruz al Mérito Aeronáutico» Fly News.
- ↑ «Libros de Cristina Cuerno Rejado» www.agapea.com.
- ↑ InfoDefensa, Revista Defensa. «Cristina Cuerno, directora de la Etsiae, recibe la Cruz al Mérito Aeronáutico» Infodefensa - Noticias de defensa, industria, seguridad, armamento, ejércitos y tecnología de la defensa.