Crassulaceae

Dikotiledoneoen klaseko zenbait landare belarkara eta zuhaixkaz esaten da. Estipularik gabeko hosto mamitsu, urtsu eta osoak dituzte, eta loreak lukutan eta buruxkatan elkartuta daude. Fruitua folikulu-motakoa da.

Krasulazeoak (Crassulaceae) Saxifragalen ordenako landare-familia bat dira. Landare belarkarak dira, edo zuhaixka-formakoak (oso bakanak), eta gehienetan zukutsuak[2]. Mundu osoan bizi dira, baina, batez ere, Ipar hemisferioan eta Afrikako hegoaldean.

Crassulaceae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSaxifragales
Familia Crassulaceae
Azpibanaketa
Ikusi testua

Krasulazeoak, eskuarki, zukutsuak dira, hau da, ura metatzen dute hostoetan, eskualde lehor eta beroetan bizi baitira, ur gutxiko tokietan alegia. Familiak 1.400 espezie inguru ditu, 33 generotan banatuak.

Hosto bakunak dituzte, eta antolaketa aldatu egiten da espezietik espeziera: aurkakoak, txandakatuak edo hosto-errosetak, estipularik gabeak. Loreak hermafroditak dira, erregularrak. Fruituak kapsula- edo folikulu-formakoak dira.

Krasulazeoen familiako espezie asko apaingarri gisa erabiltzen dira, landare gogorrak baitira, zaindu beharra ez dutenak, eta askok itxura bitxia dute. Gainera, erraz ugaltzen dira.

Sailkapena ez da erraza, espezieek hibridaziorako joera baitute, hala basalandareek nola landatuek. Sailkapen zaharretan Rosales ordenan sartzen ziren, baina, gaur egun, Saxifragales ordenan sailkatzen dira.

Generoak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Angiosperm Phylogeny Group. (2009). «An update of the Angiosperm Phylogeny Group classification for the orders and families of flowering plants: APG III» (PDF) Botanical Journal of the Linnean Society 161 (2): 105–121.  doi:10.1111/j.1095-8339.2009.00996.x..
  2. Eggli, Urs. (2003). Illustrated Handbook of Succulent Plants: Crassulaceae. Springer ISBN 3-540-41965-9..

Kanpo estekak aldatu