Covid-19aren ondorio ekonomikoak Espainian

COVID-19 izenez ezagutzen den koronabirusa, SARS-CoV-2k eragindako gaixotasun infekzioso bat da. Wuhanen (Txina) agertu zen lehen aldiz eta 3 hilabete geroago mundu osora zabaldu zen, herrialde guztiei eragin handia egiten baina ez era  berdinean, milaka hildako eta kutsatuekin,  supermerkatuak hornidurarik gabe eta ekonomiak kolapso egoeran utziz.

Espainiari buruz hitz egiten badugu, 2020ko martxoaren 14an, kutsadura geldiarazteko asmoz, gobernuak alarma-egoera eta konfinamendu baten hasiera dekretatu zuen, gutxi gorabehera 3 hilabeteko konfinamendua izan zena. Berrogeialdi honek ondorio larriak ekarri zituen, epe ertain eta laburreko krisi egoera bat sortu zuen, aurreko krisitik erabat errekuperatu gabe zegoen Espainian. Apirilaren 28an normaltasunera itzultzeko asmoarekin, gobernuak probintziaka deskonfinamendu-plan bat onartu zuen, 4 fasetan banatuta eta gutxienez, fase bakoitzak 2 asteko iraupenarekin.

Ondorioak aldatu

Koronabirusak hainbat ondorio izan ditu arlo ezberdinetan ; ekonomiko arloan, osasuneko arloan, gizarteko arloan eta lan arloan. Arlo ekonomikoaz hitz egiten badugu, indibidualki zein kolektiboki eragin handia izan du.

Ondorio ekonomikoak Espainian aldatu

Lau arlo lehenetsi ziren. Lehenik eta behin, gaixotasuna gehiago ez zabaltzeko helburuarekin hainbat neurri aplikatu zuten; Bigarrenez, hainbat pertsona kutsatuta eta ospitaleak jendez beteta zeudenez, ekipamendu eta osasun-produktuen hornidura bermatu nahi zuten; Hirugarrenez, COVID-19ko txertoak aurkitzeko hainbat ikerketak egin behar ziren, horregatik inbertsio handiak egin ziren. Azkenik, eskariaren beherakada jasaten zuten sektoreetan neurri ekonomiko eta fiskalak hartzea izan zen, produkzio-sektoreko enpresa txiki eta ertainen (ETE) likideziari laguntza emanez eta enplegua babestuz.

Neurri hauek eta beste asko  aplikatu ziren eragin gehiago ez izateko helburuarekin, baina konfinamenduak ekonomia moteltzea eragin zuen, Espainiak zein herrialde askok atzeraldi larria jasan zuten. Espainia kaltetuenetariko bat  izan zen BPGaren % 11ko jaitsierarekin, hain zuzen ere.

Mugak itxi egin behar ziren,eta horrek arazoak ekarri zituen. Espainiak ezin zituen Txinako produktuak jaso, horren  ondorioz , Espainiako eta Europako hainbat lantegi haien produkzioa gelditu izan behar  zuten. Arazo hauek ikustean, lantegi asko beste produktu batzuk  ekoizten hasi ziren, adibidez, eskari handia zuten osasuneko produktuak

Konfinamenduaren beste ondorio bat langabezia izan zen, alarma egoeragatik ez zegoen jarduera ekonomikorik, horregatik langabeziaren-tasa igo zen. Beste aldetik, milaka pertsona ERTEan geratu ziren (berrogeialdian irekita zeuden empresek, bere langilei % 75ren soldata ematen zieten.

Covid-19aren ondorioz, ekonomia oso kaltetuta geratu zen.  2020an ekonomia % 10,8 jaitsi zen aurreko urtearekin alderatuz, datu katastrofiko eta historikoa da. Espainiako ekonomia hazten egon zen aurreko 6 urteetan, 2020 urtera arte, hau da, sei urteko hazkundea hondatu egin zen pasaden urtean. 1936az geroztik, ez zen hainbesteko hondamendia egon, hau da, Espainiako Gerra Zibilaren ondoren egon zen hodamendirik handiena izan zen. Urte horretan, 1936an, % 26ko jaitsiera egon zen. Ondoren agertzen den grafikoan ikus dezakegu ekonomiaren bilakaera:

Barne produktu gordina herrialde bateko jarduera ekonomikoa neurtzen duen neurria da eta  kontsumoak, inbertsioak, gastu publikoak,  esportazioak inportazioen bolumena kenduta,  osatzen dute.  Estatistikako Institutu Nazionalak adierazi zuen familietako kontsumoa % 8,4 gutxitu  zela, inbertsioa, berriz,  % 14´3,  esportazioek % 20´6, eta “azkenik”  inportazioak % 14´1. Beraz, argi dago barne produktu gordinaren bolumena asko txikitu egin zela hilabete hauetan.

COVID-19ak ondorio positiboak ere ekarri zituen. Hainbeste murrizketa, konfinamendu eta kalera irteteko beldurraren ondorioz, herrialdearen ehuneko garrantzitsu batek interneten bidez erosketak egitea erabaki zuen, adibidez, “Amazon” izan zen urte pandemikoan zehar etekin handiena atera zuen enpresetako bat, mugikortasun murrizketetatik, denda fisikoen edukiera eta ordutegien  murrizketagatik. Igoera nabarmeneko hainbat hilabete darama  dagoeneko. 2021eko urtarriletik irailera, multinazional honek 14.109 milioi euro irabazi zituen, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta % 69´5 gehiago. Gainera, hilabete horietan enpresa honen akzioen balioak % 70 baino gehiago igo ziren. Enpresa honez gain, badaude beste batzuk. Adibidez, pandemia dela eta “HBO España” enpresaren harpide kopurua asko handitu zen.

Datu hauetan oinarrituz, ondorio ekonomiko hauek enplegua asko kaltetu egin zirela ikus dezakegu.Zehazki,  herrialde guztian,  622.600 lanpostu suntsitu ziren  eta langabezia-tasa % 16´13ra igo zen Covid-19 agertu zen urtean. 3,71 milioi pertsona lanik gabe geratu ziren hain zuzen.

Burtsari dagokionez, koronabirusaren lehen kasuak baieztatu zirenetik, Espainiako Burtsa indizeak agerraldiaren ondorioak jasan zituen, eta munduko burtsa nagusiek ere eragin handia jasan izan behar zuten. 2020ko martxoaren lehenengo hamabost egunetan, Espainiako  Burtsak egundoko jaitsiera jasan zuen, 7.000 puntura jaitsi zen. Hilabeteak pasa ondoren, 2021eko udan IBEX-35 hobetu egin zen, 9.000 puntura heldu arte. Espainiako Burtsan kotizatzen zuten enpresen balioa 948.209 milioi eurokoa zen 2020 amaieran, 2019 amaieran baino % 14,2 gutxiago.

Ondorengo grafikoan ikus dezakegu Espainiako Barne Produktu Gordinaren  gertatutako jaitsiera:

Esportazio eta inportazioei dagokienez,  2020an, Espainiarako inportazioak % 13,86 jaitsi ziren aurreko urtearekin alderatuz.  Urte horretan inportazioak 286.801 milioi euro izan ziren. Horren ondorioz, merkataritza-balantzan defizita egon zen, esportazioak inportazioak baino gutxiago izan  zirelako.

Klase sozial kaltetatuenak aldatu

Turismoarekiko, lehen mailako ondasunen esportazioarekiko eta kanpoko finantzazioarekiko mendekotasun ekonomiko handia zuten herrialdeak, oso kaltetuak suertatu ziren.

COVID-19aren ondorioz, baliabide gutxiko familiek kaltetatuenak izan ziren, lehen baino egoera okerragoan geratu baitziren. Koronabirusaren aurretik hainbat jende lana egiten zuten eta hila bukatzerakoan haien  soldata jasotzen zuten. Soldataren zati bat, kontsumitzeko erabiltzen zen, eta beste bat haien aurrezkiak handitzeko, baina konfinamendua iritsi zenean, hainbat lantegi eta enpresak itxi egin ziren. Horregatik, berrogeialdiak iraun zuen denboran langileak lanik gabe geratu ziren.

Espainian, konfinamendua 2020ko  martxoaren 15ean hasi eta ekainaren 21ean amaitu zen (beste herrialdetan konfinamendua egun desberdinetan hasi eta amaitu zen) eta horrek ondorio asko ekarri zituen.

Ikuspuntu ekonomikoari dagokionez,klasek sozial ezberdinek askotarik eraginak jasan zituzten. Era guztietako negozioak edo zerbitzuak itxi egin behar ziren, beharrezkoak zirenak izan ezik, hala nola supermerkatuak, farmaziak, ospitaleak eta gasolina-zerbitzuguneak. Horren ondorioz, lan egiten zuten pertsona asko lanik gabe geratu ziren eta langabezia-tasa igo zen hainbat sektoretan. Horrenbestez, familia horietan diru sarrerak murriztu egin ziren. Diru-sarrera izateari uztearen emaitza  pobrezia handitzea izan zen, eta, beraz, haien bizi-kalitatea gutxitu egin zen. Diru sarrerak ez edukitzea, gutxiago kontsumitzera ermana eta  familia horien bizi-kalitatea okertu egin zen.

Sektore kaltetatuenak aldatu

2020an zehar, martxotik azarora arte, bi konfinamendu ezarri ziren Espainian, neurri batzuk ezarriz COVID-19ari aurre egiteko asmoz

Espainiak jarraitu zuen estrategia izan zen beharrezkoak ez ziren negozioak ixtea, hala nola tabernak eta jatetxeak,  etxetik lan egitera  bultzatuz posiblea zen kasu guztietan,  eta beharrezkoak ziren negozioak zabalik  mantentzea, hala nola,  farmaziak, supermerkatuak eta abar. Lehenengo konfinamendutik bigarrenera,  ezberdintasun handia egon zen, bigarren konfinamenduan jendeak kalera ireteteko baimena zuen baina ordutegi-muga bat aplikatu zen.

Pandemiak Espainian izan zuen eragina argi eta garbi ikusi zen lan-merkatuan, milioika enplegutan izan baitzuen eragina. Sektore kaltetuenen artean ostalaritza egon zen, lehen konfinamenduaren ondorioetatik errekuperatu gabe,  ixtera behartuta baitzeuden. Bestalde, lehen konfinamendua amaitu ondoren, ostalaritza-sektoreak eta beste saltoki askok inbertitu behar izan zutela lokalak barrutik aldatzeko, segurtasun-neurriak bete behar izan ziren eta. Atzerriko produktuen edo lehengaien mende zeuden saltokiei (Espainiak mugak itxi zituen) eta, azkenik, enpresa txikiei ere eragin zien.

Horietako askok behin betiko itxi behar izan zuten lehen konfinamenduaren ondoren, ez zirelako izan haien gastuei aurre egiteko gai. Ondorioz, negozio askok behin betiko itxi egin behar zuten  diru-sarreren beherakada izugarriarengatik.

Turismoak ere kaltetatua izan zen, mugak itxi zirelako eta jendea autonomia erkidegoen artean ezin izan zelako mugitu hirugarren  fasera  heldu  arte (deskonfinamendua lau  fasez osatuta zegoen, 0tik 3ra. Eskualde bateko kutsadura kopurua murriztu ahala, gobernuak hurrengo fasera igarotzera onartzen zuen ala ez). 2020ko Ekainaren 15ean, hirugarren  fasean zeuden autonomia erkidegoetako batzuek probintzien arteko mugikortasuna ahalbidetzen zuten, eta udan bidaitu ahal zen. Hala ere,bidaia-agentziek eta hotelek, besteak beste, oso eskari txikia izan zuten.

Osasun-sektoreari dagokionez, eguneko kutsadura kopuru handiak zirenez, ospitaleak kolapso egoeran zeuden, kutsatuta zeuden pertsonen guztientzako lekurik ez zegoen eta beraz, hoteletako logelak edo beste esparru batzuk jarri behar izan ziren. Gainera, Osasun-sektoreak arazo larria izan zuen, langile falta asko izan zuen eta.

Turismoa aldatu

Turismoa Espainiako ekonomiari aberastasun gehien ematen dion sektorea bihurtu da. Guztira, 176.000 milioi euroko balioa du, Barne Produktu Gordinaren % 14,6. Gainera, 2,8 milioi lanpostu sortzen ditu.Horrexegatik, egoera honek kalte handia eragin du, 2020an turismoa asko jaitsi zelako. Datuei begiratzen baldin badugu,  Beste herrialde batzuetatik Espainiara etorritako turista kopurua, 18.933.103koa izan zen, hau da, 2020an  baino  % 77,33 (64.576.050 pertsona)  gutxiago. Espainiar estatua gehien bisitatzen dutenak Europako herrialdeak dira, turisten % 80 inguru Europar Batasunetik eta Erresuma Batutik datoz  Espainiako  turismoaren jatorrizko herrialde nagusiak Frantzia, Erresuma Batua, eta Alemania dira. Baina atzerriko gobernuak debekatu egin zuten espainiar estatura bidaiatzea, prebentzioa zela etatzerritarren turismoa beharrezkoa zela kontuan hartuta, horrek Espainiako ekonomia erasan zuen.. Kontuan izan behar da turismoa zuzenean lotuta dagoela beste jarduera batzuen garapenarekin, hala nola;  hotelak, jatetxeak eta garraioak, beste sektore ekonomiko batzuen artean.

Gaueko aisialdiari dagokionez,  Espainian alarma egoera ezarri eta urtebete geroago, gaueko  aisialdiarekin lotuta dauden 4.933 lokal  itxi dituzte dagoeneko, horrez gain, 24.000 milioiko galerak pilatu ziren. Diskotekak, koktel tabernak, DJak, etab.  izan ziren pandemiaren biktima handienetarikoak.

Hotelei eta jatetxei begira, Espanian bi sektore hauek oso kaltetuak izan ziren 2020ko azken hilabeteetan. 2021ko Azken  hilabeteetan, 11.800 hotel eta jatetxe sutsitu dira, horrekin batera milaka pertsona laposturik gabe geratu ziren, hain zuzen 175.000 lanpostu galdu ziren sektore honetan.Ostalaritza eta gastronomia industriak herrialdeko barne produktu gordinaren  % 3 ordezkatzen du. Gainera, sektore hauek enplegu asko sortzen ditu, zehazki herrialdearen % 4ak ostalaritzan eta gastronomian lan egiten du, eta 650.000 lanpostu baino gehiago dira. Espainiako bi autonomia erkidegoetan, Balearrak eta Kanariar Uharteetan, turismoa oso garrantzitsua da, haien barne produkto gordinaren herena irudikatzen duelako. Balearretanlagabezia-tasa % 75 hazi zen eta  Kanariar Uharteetan herrialdeko bigarren langabezia tasa altuena lortu zuen % 25´2, hau da, 100.000 lanpostu baino gehiago suntsitu baitziren.

Azoketako ardurari dagokionez, turismoa, mugikortasuna berriro ireki arren; jaiak eta azokak ez ziren berreskuratu oraindik 2021. urtean. Jai herrikoien sasoi betean, azoken sektoreak ezin izan zuen bere jarduerari ekin.

Azkenik, garraioa oso kaltetuta suertatu zen,  Covid-19ak erdi hutsik utzi ditu hegazkinak eta aireportuak.

Espainiako aireportuek  eragin handia jasan zuten koronabirusaren ondorioengatik eta herrialde askok pandemiaren intzidentzia handia zela-eta herritarrek Espainiara bidaiatzea debekatu egin zuten. Datuei begiratzen baldin badugu, uztailetik irailera aireportuko bidaiari kopurua, 21,4 milioikoa baino ez zen izan, 2019ko baino % 75 gutxiago, aireportuko kudeatzailearen datuen arabera.

Egoeraren onuradunak

Konfinamenduaren onuradunei dagokienez, enpresa handiak izan dira bereziki. Aldiz, enpresa askok itxi behar izan zuten, eta beraz, konfinamendua amaitu ondoren, enpresa indartsuenak soilik mantendu ziren. Sektore teknologikoa eta merkataritza-teknologikoa izan zirenonuradun nagusiak. Sektore teknologikoetan; Netflix, HBO edo Twitch bideo-plataformak ipini ditzakegu adibide moduan; izan ere, lehen konfinamenduan, milioika pertsona etxean geratu behar izan zireneta horren  ondorioz, entretenimendu-iturriak izan ziren (batez ere, gazteentzat).Horregatik eskariak asko handitu ziren. Azkenik, merkataritza elektronikoak ere etekinak atera zituen, hainbat dendak Interneten bidez beraien zerbitzuak eskaintzen zituzten eta horrek salmentak izugarri igo zituen. Hona hemen arrazoietako batzuk:

Denda asko itxi egin zituzten konfinamenduan, beharrezkoak ez zirelako. Supermerkatuak irekita egon arren, herritarren artean kutsatzeko eta pertsona ahulen taldeen (adinekoak, adibidez) artean zegoen beldurrak eragin handia  zuen erosteko metodo hori erabiltzean.

Arrazoi horiek funtsezkoak izan ziren Internet bidezko salmentak handitzeko. Adibidez, Amazon, Decathlon eta etxera eramateko janari-zerbitzuak ( “El Corte Ingles”, “Carrefour” eta abar. ) mota horretako eskaintzeko gaitasuna zuten.

Online salmenten kopuruaren igoera horrek produktuguztiak agortzea eragin zuen, eta beraz, prodruktu horiek eskuragarri zeuden lekuetan, online salmentan zein denda fisikoetan egiten zuten salmentetan, prezioak igo egin ziren, eskari handiaren ondorioz.

Komuneko paperaren, eskularruen, maskaren eta gel hidroalkoholikoen enpresek etekin handia  atera ziotenegoera horri. Alarma-egoera ezarri ondoren, ezin zen etxetik irten, erosketak egiteko edo lan egiteko izan ezik eta supermerkatu asko hutsik geratu ziren, batez ere komuneko paperaren izakinak. Maskarei dagokienez, nahitaez erabili behar ziren kalera ateratzeko. Eta azkenik, gel hidroalkoholikoak, mota guztietako establezimenduetan aurki zitezkeen.

Enpresa farmezautikoek ere mozkinak handitu zituzten, txertoaren bilakaeragatik eta, horretarako, inbertsio kopuru handiak jaso zituzten, herrialde gehienetik (sektore publikotik).

Osasun-aseguruek ere onurak izan zituzten, hala nola Sanitas (Blua digitala), MediQuo eta Elma. kontsulta medikoen erabilera telematikoa areagotu egin zen, eta bideo-deien, txaten eta telefonoen bidez egiten ziren. Igoera hori birusaren eraginpean harreman zuzenak jartzeko beldurragatik izan zen; gizarteak nahiago baizuen etxean egon, osasun fisikoa eta mentala arriskuan jarri gabe.

Pediatria, ginekologia eta psikologia izan ziren gehien eskatu ziren espezialitateak, baina konfinamenduaz geroztik, haurdunei arreta gehiago eman zitzaien (% 59).

Aplikatutako politikak aldatu

Lehenengo olatuan alarma egoera aplikatu zen, non enpresa txikiak, ertainak, eta handiak beraien ateak itxi behar izan zituzten. Egunak igaro ahala, berrogeialdiaren epea luzatu egiten zen, eta enpresen egoerak okerrera egiten zuen, lokalaren alokairua edo makina eta zergen alokairua ordaintzen jarraitu behar baitzuten.

Alde batetik, irekita geratu ziren edo jarraitzea erabaki zuten enpresek (supermerkatuak eta online dendak, esate baterako) langile gehiago kontratatu zituzten bezeroak asetzeko eta eskaerak etxera eramateko.

Ateak ireki ezin zituzten enpresen artean, tabernetan edo bulegoetan berrikuntzak egiteko aukera izan zuten, eta berrogeialdia amaitzerakoan establezimenduak berrirekitzeko egokituz joan ziren. Gainera, pertsonek malgutasunez egokitu zituztenhaien etxe, gimnasio, bulegoak.

Pandemia horrek digitalizatzera eta etxetik interneten bidez lan egitera behartu zituen enpresak, biziraun ahal izateko. Bestalde, jendeari begira irekita zeuden edo lanean jarraitu behar zuten enpresek beste neurri batzuk hartu zituzten, hala nola edukiera mugatzea, maskara eramatea eta gel hidroalkoholikoak erabiltzea. Langileek eta bezeroek distantziak mantendu behar zituzten, eta aplikatutako arauak jarraitu, kutsatzeak saihesteko.

Lehen berrogeialditik atera ondoren, enpresen egoera hobetzen joan zen, Covid-19aren kasu positiboek gora egin zutenez, Espainiak bigarren alarma-egoera ezarri zuen 2020ko urriaren 25ean baina ezberdintasun bat zegoen. Autonomia erkidego bakoitzak konfinamendu perimetralak eta ordutegi-mugak jar zitzaken.

Bigarren olatu horrek hainbat sektoretako enpresak ixtea ekarri zuen. Galerak berreskuratu ezin izan zituzten enpresak itxi ziren tartean ostalaritza-sektoreko enpresak. Itxiera horiek aldi baterako kontratuak edo kaleratzeak amaitzea zekarten, eta  beraz, langabezia-tasa igo egin zen, irailera arte Espainian % 16,5.

Bibliografia aldatu

  • 2021/01/29 Caída histórica del PIB por el covid: la economía española se hunde un 11% en 2020 pero alargó la recuperación a final de año
  • Óscar Arce 2021/02/11 Evolución económica y financiera de España durante la crisis del COVID-19
  • Rosa Fernández 2021/09/18 Impacto económico y social del coronavirus (COVID-19) en España – Datos estadísticos
  • Óscar Arce 2021/05/21 La economía española: impacto de la pandemia y perspectivas
  • 2020/10/01 La pandemia global ha afectado profundamente a la población y a la economía de España.
  • 2020/03/30 Koronabirusa COVID-19: eragin ekonomikoa gogorra izango da, herritarren ustez
  • Antonio Maqueda 2021/09/21 La economía española es la más rezagada de la UE en la recuperación de la pandemia
  • El impacto económico del coronavirus, en gráficos
  • Josep Mestres Domènech 2020/04/16 Medidas económicas para contrarrestar el impacto de la COVID-19 en España
  • Daniel Viaña 2021/07/30 España comienza la recuperación después de más de un año de pandemia: creció un 2,8% en el segundo trimestre
  • PIB de España - Producto Interior Bruto 2021 | datosmacro.com
  • Datosmacro.com | Ministerio de Sanidad España - COVID-19 - Crisis del coronavirus 2021 | datosmacro.com
  • María Aranzazu Tapia Otaegui 2020/04/03 Boletín Oficial del País Vasco - BOPV
  • Javier Hurtado Dominguez 2021/10/05  TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
  • Carlos B. Rodriguez 2020/03/10 Coronavirus: La UE hace frente común para mitigar sus consecuencias
  • Salvador Illa Roca 2020/06/06 BOE-A-2020-5795 Orden SND/507/2020, de 6 de junio, por la que se modifican diversas órdenes con el fin de flexibilizar determinadas restricciones de ámbito nacional y establecer las unidades territoriales que progresan a las fases 2 y 3 del Plan para la transición hacia una nueva normalidad.
  • Marce Redondo 2021/05/05 Telemedicina, la gran aliada de médicos y pacientes durante la pandemia
  • Comparar economía países: Francia vs España Tasa de desempleo 2021
  • 2020/10/15 El testimonio de los afectados del cierre de los bares y restaurantes
  • Informe de Mercado 2020. Resumen del año. | BME Bolsas y Mercados Españoles

Kanpo estekak aldatu