Cortijo Jurado, Málaga hiriko Campanillas (Andaluzia) auzunetik gertu dagoen XIX. mendeko etxaldea da. Arkitekturaren ikuspuntutik eraikinek badute bere interesa nahiz eta estilo desberdinen nahasketa izan. Izan ere, bertan gertatzen omen diren fenomeno parapsikologikoei esker ospea handia lortu du azkeneko hamarkadetan.

Alboko ikuspegia.

Eraikinak aldatu

Etxaldean bi zonalde bereizi daitezke: etxe burgesaren aldea eta nekazaritzarekin lotutako zonaldea; azken honen eraikinak (bi etxebizitza eta aberentzako abeltegiak) desagertu egin dira dagoeneko. Gelditzen den eraikin nagusia, jabeena, estilo eklektiko batez eraikia izan zen, hau da, estilo desberdinak nahastuz. Horrela, estilo neogotikoaren elementuekin batera elementu eskandinaviarrak ikusten dira. Etxearen oinplanoa errektangularra da alboetako bi hegalez osatuta; bi hegal horiek itxi egiten dira sarreraren iguruan. Eraikininean kapera interes berezia du batez ere bertan ikus daitekeen erretaula neogotikoari esker.[1]

Eraikinaren gaur egungo egoera oso txarra da. Apaingarri nagusiak eta meterial asko lapurtuak izan dira eta, ondorioz, etxearen alde asko erori egin dira. Txikizioa nabarmena da eta ingurua pertsona marginatuen eta drogazaleen babeslekua bihurtu da.

Kondairak aldatu

 
Abuztuaren Ilargi betea Cortijo Jurado gainean

Gai parapsikologikoen ikertzaileen eta zaleen arabera etxalde honetan azalpenik ez dituzten fenomenoak ohikoak dira. Argiak eta itzalak ikus daitezke, parafonia asko hemen grabatu izan dira eta hildako izakien izpirituak nabarmentzen dira: hotsak, sonbreiru duten itzalak, emakumeen aurpegiak... Hori gutxi izango balitz, etxaldearekin gertakizun desberdinak lotu izan dira. Esaterako, nahiz eta demostratua ez izan, inguru hauetan XIX. mendeko jabeek erritu satanikoak egin omen zituzten; sexu-erritu horietan zonaldean desagertutako neska gazte batzuk hil omen zituzten. Halaber, mezu apokaliptikoak dituzten eskuizkribuak agertu omen dira; ezagunena zera dio: "Amesgaiztoa badator! Guztiak hilko dira!" [2]. Antza, behin etxaldea abandonatua izanez gero horrelako gertaerak errepikatu egin dira sarritan, orokorrean, biktimak adin-txikiko pertsonak izanik. Hiri kondaira horien arabera eraikin nagusiaren sotoetan tortura -tresnak aurki daitezke eta aldameneko cortijora eramaten duen lur azpiko pasabidea. Aldameneko cortijo hori, ibai ondoan dagoena, Colmenares izenekoa, gaur egun Guadalhorce Golf Kluba da. Kondaira horiek parapsikologiaren munduarekin lotuta hedabideetan zabaldu dira eta hortik inguru honek lortu duen ospea.

Campanillas auzuneko herritarren ustez fenomeno horien jatorria inguruan ezkutatzen diren drogazaleen presentziaz argitzen dira.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu