Corpus Inscriptionum Latinarum

Antzinako latinezko idazkunen osotariko katalogoa
Corpus inscriptionum latinarum» orritik birbideratua)

Corpus Inscriptionum Latinarum (bibliografian eta konpilazioetan CIL izenez ezaguna) mundu erromatarreko inskripzio latinoen eta greziar batzuen bilduma da. Antzinate klasikoak legatutako epigrafiaren dokumentazioan autoritatea ematen duen iturria da. Era guztietako inskripzioak, publikoak zein pribatuak hartzen dituenez, Erromako bizitzaren eta historiaren alderdi guztietako idazkunak biltzen ditu eta latinez idatzita dago.

Theodor Mommsen, CIL korpusaren sortzailea, by Ludwig Knausen 1881ko erretratuan

1853an, Corpus Inscriptionum Latinarum Theodor Mommsenen zuzendaritzapean sortu zen Alemanian; lehen liburukia hamar urte geroago argitaratu zen. Lehen Mundu Gerrara arte, ordurako ezagutzen ziren latindar inskripzio gehienak argitaratuta zeuden. Lehen liburukiek aurrez argitaratutako inskripzio guztien bertsio baimenduak bildu eta argitaratu zituzten, baina idazten jarraitzen da eta corpusa eguneratu egiten da, edizio eta gehigarri berriekin.

Gaur egun, CILek 17 liburuki ditu, 70 zati, 180.000 (ehun eta laurogei mila) inskripzio inguru biltzen dituztenak. Hamahiru bolumen osagarrik indize bereziak dituzte. Lehenengo liburukiak, bi sekziotan, inskripzio zaharrenak hartzen ditu, Erromako Errepublikaren amaiera arte; II. liburukitik XIV.era bitartekoak geografikoki banatuta daude, inskripzioak zeuden eremuaren arabera. Hauek dira liburuki guztiak, lehen edizioaren urtearekin:

  • Vol. I: Inscriptiones Latinae antiquissimae ad C. Caesaris mortem (1893)
  • Vol. II: Inscriptiones Hispaniae Latinae (1892)
  • Vol. III: Inscriptiones Asiae, provinciarum Europae Graecarum, Illyrici Latinae (1873)
  • Vol. IV: Inscriptiones parietariae Pompeianae, Herculanenses Stabianae (1871)
  • Vol. V: Inscriptiones Galliae Cisalpinae Latinae (1872)
  • Vol. VI: Inscriptiones Urbis Romae Latinae (1876)
  • Vol. VII: Inscriptiones Britanniae Latinae (1873)
  • Vol. VIII: Inscriptiones Africae Latinae (1881)
  • Vol. IX: Inscriptiones Calabriae, Apuliae, Samnii, Sabinorum, Piceni Latinae (1883)
  • Vol. X: Inscriptiones Bruttiorum, Lucaniae, Campaniae, Siciliae, Sardiniae Latinae (1883)
  • Vol. XI: Inscriptiones Aemiliae, Etruriae, Umbriae Latinae (1888)
  • Vol. XII: Inscriptiones Galliae Narbonensis Latinae (1888)
  • Vol. XIII: Inscriptiones trium Galliarum et Germaniarum Latinae (1899)
  • Vol. XIV: Inscriptiones Latii veteris Latinae (1887)
  • Vol. XV: Inscriptiones Urbis Romae Latinae. Instrumentum domesticum (1891)
  • Vol. XVI: Diplomata militaria (1936)
  • Vol. XVII: Miliaria Imperii Romani (1986)
  • Vol. XVIII egiten ari da eta Carmina Latina Epigraphica jasoko ditu.

Eguneraketak aldatu

Berlin-Brandenburgische Akademie der Wissenschaften (Berlin eta Bradenburgoko Zientzien Akademia) CILa eguneratzen eta berrargitaratzen jarraitzen du. Dena den, aurkitu diren idazkun asko ez daude oraindik argitaratu diren liburukietan jasota, eta beraz, inskripzio berrienak aurkitzeko, aldizkari akademikoetara edo beste corpus batzuetara jo beharra dago, besteak beste:

  • L'Année Epigraphique
  • Hispania Epigraphica
  • The Roman Inscriptions of Britain
  • Inscriptiones Italiae

Kanpo estekak aldatu