Cornelis Jacobszoon Drebbel (Alkmaar, 1572Londres, 1633ko azaroaren 7a) lehen itsaspekoa asmatu zuen holandarra izan zen.

Cornelis Drebbel
Drebbel Van Sichem ca 1631 groot.jpg
Bizitza
Jaiotza Alkmaar Itzuli, 1572 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea  Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
Heriotza Londres1633ko azaroaren 17a (60/61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak asmatzailea, submariner Itzuli, kimikaria, grabatzailea, marrazkilaria, ingeniaria, instrument maker Itzuli eta fisikaria
Lantokia(k) Alkmaar Itzuli
Haarlem
Middelburg
Alkmaar Itzuli
Haarlem
Paris
Londres
Praga
Viena eta Londres

Bere asmakizunakAldatu

ItsaspekoaAldatu

 
Cornelius Drebbelen itsaspekoa Tamesis ibaian, G.H. Tweedalek margotua. XVII. mendean asmatu zuen Drebbelek itsaspeko ontzia, baina hark abiatutako bideak ez zuen XX. mendera arte jarraipenik izan.

Jakue I.a Ingalaterrako erregeak asmatzaile gisa kontratatu zuen eta Drebbelek horrelako itsaspeko ontziak etorkizun handia zutela ulertarazi nahi izan zien Britainiar Armadako kideei[1].

Arrantzontzi bat hartu, egurrezko estalkia ipini eta dena larru koipetuaz estali zuen asmatzaileak. Tramankulua hamabi arraunlarik mugiarazten zuten, arnasteko hodi bat erabiltzen zutenak[1].

Ontzi bitxiak lehen urpeko bidaia Tamesis ibaian egin zuen 1620an edo 1621ean, eta hamabi oineko sakonerara iritsi zen (3,6 metro, gutxi gorabehera). Badirudi erregeak gogo onez hartu zuela erakustaldia, baina Britainiar Armadak ez zion gailuari erabilera militarrik aurkitu eta Drebbelen ekimenak beste hiru mende behar izan zituen aurrera egiteko[1].

IdazlanakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c Nagore Irazustabarrena, «Itsaspekoak ez omen zuen etorkizunik», Argia, 2014-10-26, CC-BY-SA lizentzia
  2. Advanced Main Group Chemistry (I) - Rings, Chains, Clusters