Cork City F.C.

Cork City Football Club (irlanderaz Cumann Peile Chathair Chorcaí) Irlandako Cork hiriko futbol taldea da.

Cork City Football Club
Ezizena(k)City (hiria), Rebel Army (armada errebeldea), The Leesiders (Lee-ren ertzekoak)
Sorrera1984
Futbol zelaiaTurners Cross
edukiera: 7365 lagun
inaugurazioa: XIX mendea (2007an berriztua)
PresidenteaIrlandako Errepublika Declan Carey
EntrenatzaileaIrlandako Errepublika Colin Healy
LigaIrlandako Liga
202010.a (jeitsi da)
Webguneahttp://www.corkcityfc.net/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
City-belgrade.jpg

HistoriaAldatu

Corkeko futbolaren historia oso gorabeheratsua izan da. Talde onak izan dituzte baina diru arazoak medio sortu, desagertu eta talde berriak osatu behar izan dira. Hala eta guztiz ere 11 aldiz irabazi dute Irlandako Liga eta 10 aldiz Kopa.

20. eta 30. hamarkadakAldatu

20. hamarkadan hainbat futbol talde zeuden Corken, besteak beste, Fordsons FC, Cork Bohemians, Cobh Ramblers eta Cork Celtic. Hauen artean Fordsons nagusitu zen.

  • Fordsons F.C.: Garai hartan hiriko lantegirik garrantzitsuena zen Ford-eko langileek osatu zuten. Izena Fordson traktoreengandik hartu zuten, "Forden semeak" ere izan baitzitekeen. 1024 eat 1930 artean maila bikaina lortu zuten, kopako hainbat finaletan sartuz. Urterik onena 1926koa izan zen Kopa irabazi eta Ligan hirugarren egin baitzuten. 1930an Ford konpainiak babesle izaterai utzi eta taldeak izena aldatu behar izan zuen, Cork F.C. bilakatuz.
  • Cork F.C.: Fordsons taldearen maila onari eutsi eta hauek ere Kopa irabaztea lortu zuten 1934ean. Honetaz gain bi aldiz izan ziren ligako bigarrenak, 1932 eta 1934ean. 1939an Cork City F.C. izena hartu zuten eta 1940an Cork United F.C. bihurtu ziren.

40. hamarkada: Cork United F.C.Aldatu

Corken izan diren taldeen artean palmaresik onena lortu zuen Cork United F.C.-k. 1941 eta 1946 artean bost liga eskuratu zituen. Honetaz gain bi kopa ere bai. Istilu batzuk medio, 1948an taldea ligatik kanporatua izan zen eta izena aldatu behar izan zuen berriz onartua izan zedin.

  • Liga (5): 1941, 1942, 1943, 1945 eta 1946.
  • Kopa (2): 1942 eta 1947.

50, 60 eta 70. hamarkadakAldatu

  • Cork Athletic F.C.: 1948an sortu zen. Hasierako urteak izan zituen onenak, bi liga eta bi kopa eskuratuz. 1957an diru arazoen erruz desagertu zen.
    • Liga (2): 1950 eta 1951.
    • Kopa (2): 1951 eta 1953.
  • Cork Hibernians F.C.: 1952an sortu zen Ancient Order of Hibernians izenarekin. 1957an Cork Athletic desagertzerakoan hauen lekua hartzeko Cork Hibernians izen berria onartu zuen. 1976 arte iraun zuen eta bitartean liga bat eta bi kopa eskuratu zituen. 1976an diru arazoak zirela medio taldea desagertu egin zen.
    • Liga (1): 1971.
    • Kopa (2): 1972 eta 1973.
  • Cork Celtic F.C.: 1959an sortu zen eta Cork Hibernians-en aurkari latza izan zen. 1974ean Liga eskuratu zuen eta bi aldiz izan zen Kopako finalista ere, 1964 eta 1969an.
  • Ondoren hainbat taldek hartu zuen batak bestearen tokia, baina eaitza aipagarririk ez zuten lortu. Talde hauek Albert Rovers F.C., Cork Alberts F.C. eta bigarren Cork United F.C. izan ziren.

Cork City F.C.Aldatu

 
2007ko Txapeldunen Ligan Belgradeko Izar Gorriaren aurka Corken jokaturiko partida.

1984ean gaur egungo Cork City F.C. sortu zen. Jokalari profesionalak izan zituen irlandako lehenengo taldeetako bat izan zen. Emaitza onak 90. hamarkadan iritsi ziren. 1993ko Liga irabazi eta Europan Bayern Munich edota Galatasaray bezalako taldeekin jokatu zuen.

1998an kopa ere eskuratu zuen eta hurrengo hamarkada ere bikaina izan du, liga eta kopa berri bana irabaziz. Urte hauetan Irlandako taldwe indartsuenetakoa bihurtu da, izan ere 9 aldiz izan baita Ligako lehen hiru postuetan. 2007an Europako Txapeldunen Ligan aritu zen Belgradeko Izar Gorriaren aurka. 2014, 2015 eta 2016an ligako bigarrena izan zen eta 2016an Kopa irabazi zuen. 2017an berriz Liga eta Kopa eskuratu zituen.

PalmaresaAldatu

Corkeko taldeen palmaresaAldatu

Taldea Liga Kopa
Cork United F.C. 5 2
Cork City F.C. 3 4
Cork Athletic F.C. 2 2
Cork Hibernians F.C. 1 2
Cork Celtic F.C. 1 0
Fordsons F.C. 0 1
Cork F.C. 0 1
GUZTIRA 12 12

Kanpo estekakAldatu